Descárgate la app
Koloretako Eskolak programa 60 ikastetxetan egongo da ikusgai ikasturte honetan
2023ko urriaren 2a
Koloretako Eskolak programa 60 ikastetxetan egongo da ikusgai ikasturte honetan
Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez bultzatutako Koloretako Eskolak programak bere ibilbidea hasi du, ikasturte honetan eskainitako 17 jardueretako batean edo batzuetan izena eman duten 60 ikastetxe nafarrekin. Programa hau Nafarroa Koloretan proiektuaren parte da, Nafarroako Gobernuak 2020an sortutako zeharkako marka, Kulturarteko Bizikidetzan sentsibilizatzeko eta Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka borrokatzeko.
Programak, heziketa ziklo ezberdinetara zuzendutako jarduerak, tresnak eta materiala dakartza, 3 eta 18 urte arteko ikasleak barne hartzen dituen eskaintza batekin. Gainera, proiektuak irakasleekin eginiko prestakuntza saioak dakartza, arrazakeriaren gaineko aurreiritziak– zurrumurruen aurkako prestakuntza – desmuntatzeko eta horrez gainera, etnia eta jatorri ezberdinetako kultura klabeak ezagutzera emateko.
Hirugarren edizioa
Koloretako Eskolak programaren ibilbidea 2021-2022 ikasturtean abiatu zen, katalogo batekin zeinen baitan bost jarduera eta hirugarren hiruhilekoan hamabost ikastetxeren partaidetza hartzen diren. Ikasturte honetan biderkatu egin da jardueren eskaintza, eta ikastetxeen aldetik jasotako erantzuna bikaina izan da.
Programarekin lortu nahi diren helburuak dira Nafarroan bizikidetza partekatzen duten kulturak agerian jartzea, bai bertakoa eta bai beste herrialdetatik etorriak; pluraltasunean heztea eta aniztasuna aberastasun eran ulertzea; migrazio fenomenoa humanizatzea, etorkizun hobeagoaren bila euren jatorrizko herrialdetik joatea erabaki duten pertsonak bistaratuz; arrazakeria eta xenofobia prebenitzea; hala nola kulturarteko bizikidetza bultzatzea.
Horretarako, ikastetxeak heziketa materialaz hornitzen dira eta askotariko jarduerak antolatzen dira. Heziketa baliabideen eskaintzak, “Aniztasuna gure ADNan dago” edo “Bizitza partekatzen dugu. Horrela egiten dugu Nafarroa” sentsibilizazio kanpainak, “Rasmia” dokumentala edo “Bizitzeko ihes egin behar” erakusketa baliatuz garatutako heziketa unitateak dakartza. Gainera, ikastetxeei material didaktikoa eskaintzen zaie, esaterako ipuinak, puzzleak, txapak edo antzara-jokoa, “Mugarik gabeko mundu bat” proposamenarekin.
Eskaintzan dauden jarduerak izango lirateke: antzezlanak “Guretzat” proiektuarekin eta sentsibilizazio tailer bat raparen bidez, zein aurreko ediziotan arrakastatsua izango zen. Katalogoaren baitan leudeke halaber literatur tailerrak, esaterako “Ez beltza, ez zuria” lehen hezkuntzako ikasleentzat, eta “Neure Frankenstein munstro propioa” idazketa tailerra, bigarren hezkuntzarako eta lanbide heziketarako.
Programaren jarduera-katalogoa joan den ekainean igorri zen haur hezkuntzako nahiz lehen hezkuntzako ikastetxeetara, Hezkuntza Departamentuaren bidez. Horrenbestez, horietako bakoitzeko zuzendaritzak 2023-2024 ikasturtean zehar erabilgarri izan nahi zituen tresnak eta jarduerak eskatu zituen.
Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiak nabarmendu egin du Koloretako Eskolak ikasturte honetan Nafarroako ikastetxeetan lortu duen harrera bikaina. Kulturarteko Bizikidetzarekiko hala nola Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako borrokarekiko sentsibilizatzearekin duen bere konpromiso eta inplikazioaren lagin bat da.