2023ko urtarrilaren 25a

Iruñeko Hiri Gorputza Interes Kulturaleko Ondasun immaterial gisa deklaratua

Segizioa "adierazpen bizia, errotua eta herritarren artean partekatua" kontsideratzen da

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Iruñeko Hiri Gorputza Interes Kulturaleko Ondasun (BIC) izendatu du, ondasun immaterial gisa.

Hiri Gorputza esaten zaio Iruñako hiria ordezkatzen duen sistemari, zeinek Batasunaren Erregalia (1423) egin zenetik eboluzionatu duen, ondorengo mendeetan ohiko protokolo eta segizio batekin osatzera helduz.

Exekutiboaren ustean Iruñako Hiri Gorputzak garrantzi berezia du Foru Komunitaterako “adierazpen bizi, errotu eta herritar iruindarren artean partekatua izateagatik”. Bestalde, Kultura eta Kirol Departamentuko txostenari jarraiki, ohiko ordezkaritza sistema honek eboluzio bat izan du Antzinako Erregimenetik egungo sistemara arte, berariaz “gogora ekarri ahal zituen gizarte klaseak bereizteko eraginak murriztuz edo konponduz”.

Exekutiboak BIC izendapena egin aurretik, Kultura eta Kirol Departamentuak aho batez adostutako akordio bat jaso zuen Iruñako Udaletik, Hiri Gorputza osatzen duten entitate guztiek adostutako dokumentuekin, ondarearen nahitaezko memoria deskriptiboa barne hartuz, zeinek material grafikoa eta ikus-entzunezkoa hala nola dokumentazio osagarria dakartzan. Bestalde, Museoen Zerbitzuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kultura Immaterialaren Ondare Katedrarekin kontratatu zuen Kultura Intereseko Ondare bezala izendatu ahal izateko txosten tekniko bat, beraz, Kultura Zuzendaritza Nagusia – Viana Printze Erakundeak, horren harira, espediente bat ireki zuen.

Adierazpenaren arabera, Iruñako Hiri Gorputzak Zaintzako Plan Nazionalak finkatutako Kultura Immaterial Ondarearen definizioari erantzuten dio, hau da, komunitateek edota taldeek bere kultura ondarean barne hartzen dituzten erabilera, ordezkaritza, adierazpen, ezagutza eta teknika multzo bati. Era berean, agerikoak dira bere bizindar, iraunkortasun historikoa, baita identitate izaerako eta partekatutako adierazpen bereziaren kutsua ere.

Berezitasun hori agerian jartzen da bere jatorri historiko zibilean, 1423an Carlos III.ak izenpetutako Erregalitik Abiatuz lortutako hiriaren batasunean, herritarren partaidetzari, soinu-musikaren sistema original batekin erregaliaren bi alderdien batasunari erantzuten dion ikurren bikoiztasunari hala nola Hiri Gorputzeko kide guztien janzkera bereziari jarraiki.

Ondarearen izaera immaterialak eragin du bere adierazpenari zaintza neurriak finkatzea, kontserbazio edo babes izaerakoen ordez, bizirik dagoen adierazpen zibiko-kultural bizi bat izateagatik. Beraz, identifikazio, dokumentazio eta ikerketa, zaintza hala nola babes, sustapen eta balorizazio, transmisio eta suspertze jarduera ezberdinak proposatzen dira. Horien artean, Zaintza Plan berezi bat diseinatzeko sistema tradizional hau nola bideratu den ikertu eta dokumentatzea. Bestalde, irteera bakoitzaren ondoren, udal protokoloaren pertsona arduradunari txosten bat eskatuko zaio, datu nagusiak nahiz balizko aldaketak eta eboluzioak islatzen dituena. Halaber zeregin aktibo bat bermatu behar zaie ondare honen zaintzarako Hiri Gorputzeko kide guztiei.

Segizio ordezkaria

Formatu murriztua edo hedatua duen segizio hau, agerian jartzen da Iruñako Udaleko protokolo ekintzen erabilera sozial autonomoan, horien artean daude Erregali aipatuaren kommemorazioa eta erlijio herrikoarekin lotutako aldarrikapen ezberdinak. Bere funtzio nagusia da hiria protokolo eran edo erritu nahiz jai eran ordezkatzea ospakizun hauetan: Bost Zaurien Botoa Berritzea (Ostegun Santua), San Fermin Bezperetako Martxa (uztailak 6), San Fermineko Prozesioa (uztailak 7), San Fermineko Zortziurrena (uztailak 14), Batasunaren Erregalia (irailak 8) eta San Saturnino Eguneko Prozesioa (abenduak 29).

Bere hedapen zabalean, Gorputz Hiria ondorengo osagaiekin eratzen da, jai izaeratik erakundekora arteko desfilean lehenetsitako hurrenkeraren arabera:

Buruhandiak, kilikiak eta zaldikoak; erraldoiak; makilariak, dantzariak, gorriak eta banderariak; txistulari; atabal eta turutak, Iruñako Bandera eta borlistak; mazolariak; libreak; gala-jantziekin datorren korporazioa, alkate jaun edo andrea eta alkateordeak; Udaltzaingoko buruzagitza; galako Udaltzaingoa eta Iruñeko Banda. Bestalde, publikoa eta zuzenean presente dauden herritarrak ezinbesteko osagaiak dira.

Iruñako Hiru Gorputzak, ondare immaterial gisa, higiezinekin hala nola higigarriekin lotutako dimentsio material bat dakarkigu. Lehenengoa, zalantzarik gabe, udaletxea da, segizioaren irteera orotarako hasiera eta amaiera, jai-giroan biltzeko izango den plaza barne. Ondare immaterialarekin halabeharrez lotura duten elementuen harira, denak ez dira ondaretzat hartzen:

Adierazpenean barne hartu gabeko Hiri Gorputzeko elementu osagaien artean aipatzeko modukoak dira honakoak:

Erlijio herrikoiarekin lotutako jaialdi-zikloari dagozkion jaiak (Bost Zaurien Botoa Berritzea, Bezperetako Martxa, San Fermineko Prozesioa, San Fermineko Zortziurrena eta San Saturnino Eguneko Prozesioa), hala nola Batasunaren Erregaliaren Festan ospatzen den oroitzapena, adierazpen honekin lotutako ondare immaterialak dira, baina ezberdinak, barne hartzen ez direnak. Mugaketa horren arrazoia da bere funtzioa ez dela soilik hiria eta bere udala ordezkatzea. Bestalde, dagokion komunitatea aldatu egiten da eta, ia kasu guztietan, Hiri Gorputza, edo zeremonia ezberdin eta konplexuagotan atxiki ohi da, edo bestela, kultura aldarrikapen konplexuago baten baitan, mendeko elementu edo prozesu bat izaten da.

Hiri Gorputzeko osagaiak, bere kabuz, ez dira BIC izendatzen banaka edo era autonomo batean, adierazitako aldarrikapenean duten bere funtzioa eta partaidetza kontuan hartuta baizik, eramaile bezala hala nola ohiko segizioaren partaide bezala. Hiri Gorputzaren dimentsio material bereizezina BIC adierazpenaren baitan dago, baina ez du suposatzen pieza horiekin banan-bana eginiko BIC katalogazioa eta aldarrikapena. Ondare balioa duten haiek, betiere, ondare higiezin, ondare higigarri nahiz ondare immaterialetarako araudiaren arabera xedatutako babes prozedura jarraitu beharko dute.