2024ko apirilaren 15a

Iruñeko Herritarren Arretarako Bulegoak AENOR ziurtagiria lortu du, % 100eko zerbitzu irisgarri gisa egiaztatzen duena

Taberna lehendakariordeak iragarri du Nafarroako Gobernuak aurrez aurre hurbilduko dituela administrazioaren zerbitzuak landa eremura, bulego mugikor berri baten bidez
collections Irudi galeria

Iruñeko Herritarren Arretarako Bulegoak irisgarritasun unibertsaleko AENOR ziurtagiria lortu du, % 100eko zerbitzu irisgarri gisa egiaztatzen duena. Felix Taberna lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak eta Joseba Asiain Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetarako zuzendari nagusiak jaso dute gaur saria Michel Lumbreras Nafarroako eta Errioxako AENOReko lurralde zuzendariaren eskutik, gaur Nafarroako Jauregian egin den "Berrikuntza eta konpromisoa: gizartea lotzeko zubia" jardunaldiaren baitan.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).