2023ko maiatzaren 11a

Iruñeko Herritarren Arretarako Bulegoa Orreaga etorbidera aldatu da eta zerbitzua emango du 8: 00etatik 14: 30era

%100 eskuragarri, herritarrei laguntzen die Nafarroako Gobernuarekin eta beste administrazio batzuekin egiten diren izapideetan, hala nola ziurtagiri digitalaren kudeaketan edo Cl@ve, besteak beste
Bulegoaren helbidea: San Ignacio Etorbidea, 11.
Bulegoaren helbidea: San Ignacio Etorbidea, 11.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Iruñeko Herritarren Arretarako Bulegoa Orreaga etorbideko 11. zenbakira aldatu da, eta 8:00etatik 14:30era emango du zerbitzua. Bulegoa % 100 irisgarria da, eta aurrez aurreko arretarako eredu berri bat du, hurbilagokoa, Nafarroako Jauregiko atariko Erregistro Orokorreko bi leihatilak ordezten dituena.

Beste zerbitzuen artean, Iruñeko HAB-tik, herritarrei Internet bidezko izapideak egiten eta bere nortasun digitala (ziurtagiri digitala eta cl@ve) kudeatzen laguntzen zaie, zein administrazio publikoarekin zenbait izapide egiteko derrigorrezkoa den.

Gainera, erregistro-erakunde; aholkulari bezala jarduten da eta Nafarroako Gobernuaren izapideez eta zerbitzuez informatzen du; iradokizunak, kexak nahiz balizko hobekuntza arloak bildu eta bideratzen ditu; eta Nafarroako Gobernuarekin izapideren bat egin ahal izateko behar diren dokumentu pribatu eta publikoen kopiak konpultsatzen ditu. Arreta jasotzeko, ezinbestekoa da aurretiazko hitzordua eskatzea esteka honetan edota bestela 948 012 edo 012 telefonoetan.

Irisgarritasunari dagokionez, HAB-eko langileak desgaitasuna duten pertsonekin harremana eta interakzioa izateko prestatuta daude eta eskuragarri dituzte laguntza teknikoak erabiltzen dituzten pertsona gorrentzako indukzio magnetikoko begizta bitartez emandako arreta; zeinu-hizkuntza espainiarraren (ZHE) zerbitzu bisuala; braille seinaleztapena hala nola gida podotaktilak; NaviLens teknologia bidezko audio-deskribapenak; baita Irakurketa Errazeko seinaleztapena ere. Gainera, bulegotik hurbil, mugikortasun murriztuko bi aparkamendu plaza daude, San Ignacio Etorbidea, 10 helbidean.

Bere diseinuari dagokionez, lurzoruaren zolaketa gorria da eta herritarren harrerarako alfonbra gorri bat dirudi, Nafarroako Gobernuak herritarrekiko arretan eskaintzen duen hurbiltasun eta zerbitzu filosofiaren adierazgarri modura, asmoa izanik konfiantzazko eremu hurbil eta eroso bat sortzea.