2024ko urtarrilaren 23a

Irujo kontseilariak ‘Lozy's Pharmaceuticals' enpresa bisitatu du Baztanen, negozioa sendotzera, digitalizatzera eta energia-eraginkortasunera bideratutako inbertsio-plan berria ezagutzeko

Enpresak 17 milioi unitateko fabrikazio-bolumena lortu zuen iaz, hau da, %22ko hazkundea
Ezker eskuin: Iñaki Larraya, SODENAko zuzendari kudeatzailea; David 
Zubeldia eta Alejandro Alonso, enpresako bazkideak; Mikel Irujo, 
kontseilaria; Mar Sánchez, enpresako zuzendaria; Carlos Yanez, 
farmazeutikoaren bazkidea; eta María Eugenia Lecumberri, SODENAko 
inbertsioko zuzendaria.
camera_alt Ezker eskuin: Iñaki Larraya, SODENAko zuzendari kudeatzailea; David Zubeldia eta Alejandro Alonso, enpresako bazkideak; Mikel Irujo, kontseilaria; Mar Sánchez, enpresako zuzendaria; Carlos Yanez, farmazeutikoaren bazkidea; eta María Eugenia Lecumberri, SODENAko inbertsioko zuzendaria.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak Lozy 's Pharmaceuticals enpresa bisitatu du Baztanen, aurreko urtean hasitako 5 milioi euroko inbertsio-plana ezagutzeko. Plan horri esker, konpainiak lortutako fabrikazio-bolumenak sendotu ahal izango ditu, digitalizazioan aurrera egin ahal izango du, bere ekoizpen-prozesuetan makineria berria sartuz, eta, horrez gain, instalazioaren energia-eraginkortasuna maximizatzeko neurriak ezarri ahal izango ditu.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).