2024ko maiatzaren 10a

IRIS Nafarroa Berrikuntza Poloa multisede izango da, eta abangoardiako azpiegitura eta ekipamenduz hornituko du lurralde osoa, 5 milioiko balioarekin

IRISeko Zuzendaritza Batzordea eta Osoko Bilkura gaur goizean bildu dira, Fanlo kontseilariaren lehendakaritzarekin eta Irujo kontseilariaren lehendakariordetzarekin
Erdian, esker-eskuin: Irujo eta Fanlo kontseilariak eta Ollo 
lehendakariordea, gainerako parte-hartzaileekin.
camera_alt Erdian, esker-eskuin: Irujo eta Fanlo kontseilariak eta Ollo lehendakariordea, gainerako parte-hartzaileekin.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

IRIS Nafarroa Berrikuntza Digitaleko Guneko Zuzendaritza Batzordeak eta Osoko Bilkurak IRIS Lab eratzea onartu dute gaur goizean. Gune horrek hainbat egoitza izango ditu Nafarroako geografia osoan zehar banatuta, eta abangoardiako ekipamendu eta azpiegiturak jarriko ditu enpresen eskura, 5 milioi euroko balioarekin, eraldaketa digitaleko prozesuetan aurrera egiten laguntzeko. IRIS Lab esperimentazio- eta saiakuntza-zentroa izango da, eta bertan, erabiltzaileek teknologiei buruzko prestakuntza jaso ahal izango dute, bai eta haien funtzionamendua probatu ere, erosi aurretik.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).