2024ko martxoaren 1a

Arrain-haztegiek 100.000 arrainkume izokin eta 26.000 amuarrain ekoitziko dituzte aurten Nafarroako ibaiak birpopulatzeko

Aierdi kontseilariak espezie horien kudeaketari ikuspegi integral batetik heltzea defendatu du
videocam El consejero Aierdi visita la labor de producción de salmón en la piscifactoría de Oronoz  collections Irudi galeria

El consejero Aierdi visita la labor de producción de salmón en la piscifactoría de Oronoz 

Ingurumeneko arrain-haztegiak lanean ari dira aurten 100.000 arrainkume izokin eta 26.000 amuarrain ekoizteko Nafarroako ibaiak birpopulatzeko. Izokinaren kasuan, aurten birpopulatuko den laborearen lehen faseetan dago egunotan, eta, amuarrainei dagokienez, nabarmendu behar da, oraindik triploide motakoak diren arren, datorren urtean hasiko direla amuarrain autoktonoarekin birlandatzen, 4 urteko lan baten ondoren, genetika aloktono hori pixkanaka desagerrarazteko eta gure ibaietako berezko batekin ordezkatzeko. Bertako hazkuntza-lerro berriak martxan jartzeak arrain-haztegi horren laborantzan forma-aldaketa ekarriko du, eta arrantzatu beharreko populazioak indartzeko balioko du.

Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilari Jose Mari Aierdik, Ingurumeneko zuzendari nagusi Ana Bretaña lagun izanik, Oronoz-Mugairiko arrain-haztegia bisitatu du, zein Nafarroako Gobernuaren jabegoko hiruretako bat den Erronkarikoarekin eta Anotzekoarekin batera. Aierdi kontseilariak esan duenez “izokinaren hala nola amuarrainaren kudeaketari ikuspegi integral batetik heldu behar zaio, ibaiaren ingurunean hobekuntzak eginez, arroaren iragazkortasuna hobetuz (erabilerarik gabeko hesi artifizialak kenduz; horiek kentzea ezinezkoa denean, arrainentzako pasabideak hobetuz), espezie autoktonoak birpopulatuz eta arrain-haztegien azpiegiturak berrituz”.

Horren harira eta bi espezieak birpopulatzeko lanak egiaztatzeaz haratago, kontseilariak adierazi du Ingurumen Departamentua proiektu batean lanean ari dela hurbileko iturri batetik datorren Oronoz-Mugairiko arrain-haztegiari ur-hornidura alternatiboa eskaintzeko, izokinaren laborantza-faserik delikatuenetarako eta amuarrain-urmaelen hazkuntza baldintzak hobetzeko, horiek itzalez estaltzea zainduz. Bestalde, Nafarroako Gobernuak Mugairin dituen instalazioetan elektrizitatea sortzeko panel fotovoltaikoak jartzea aurreikusten du proiektuak, esaterako arrain-haztegian, Bertizko Parke Naturalean, Basozainak/Ingurumen Haurtzaindegiaren bulegoetan eta Osasun Zentroan. Obra horiek elementuak berritu eta eguneratzeko nahiz azpiegiturak hobetzeko lanak osatuko lituzkete eta, horretarako, 660.000 € inbertitu dira azken 4 urteetan hiru arrain-haztegietan.

Bestalde, Ingurumeneko zuzendari nagusi Ana Bretañak adierazi duenez, “aurten ere Departamentuak lanean jarraituko du ibaiaren hainbat zati iragazkor bihurtzeko, frogatu baita izokinen eta gainerako arrain-espezieen irisgarritasuna zuzenean hobetu dela, oztopo jakin batzuk ezabatu ostean”.

Zehazki, arrain-kudeaketako teknikariek nabarmendu dute irisgarritasuna hobetu dela Bidasoa ibaiaren arroaren goiko aldeetan, Zubiberrialdea, Ikatzatea eta Kisua presak kendu direlako, azaroaren hasieran, Life Kantauribai proiektuaren esparruan.

Arro horretan egindako iragazkortasun-lanen ondorioz, ugaltzeko izokinek urtero erabiltzen duten ibilguaren luzera handitu egin da, eta azken urtean, izokin horietako batzuk bere banaketa-eremu potentzialeko gunerik altueneraino igotzea lortu dute, nahiz eta Oharrizko presak traba egiten duen; oztopo gaindiezin bat da, eta bi aldiz baino ezin izan dute igo, ale gutxi batzuek, eta emari-baldintza oso berezietan.