2024ko maiatzaren 3a

Ingurumenak Iruñerriko udalei uholde arriskuen inguruko laguntzen kudeaketa erraztuko die

Ana Bretaña zuzendari nagusiak udaletxeei foru Gobernuak uholdeen aurrean proiektu eta babes neurriak ezartzeko deitutako 5 milioi euroko diru-laguntzen berri eman die gaur izandako informazio jardunaldian
Uholdeei aurre egiteko neurriak laguntzeko deialdiaren aurkezpen 
jardunaldia.
camera_alt Uholdeei aurre egiteko neurriak laguntzeko deialdiaren aurkezpen jardunaldia.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko zuzendari nagusi Ana Bretañak eta Klima Aldaketaren Bulegoko zuzendari Fernando Señasek jardunaldi bat egin dute gaur Iruñerriko Civicaneko ekitaldi-aretoan, Iruñerriko udal ordezkari eta profesionalekin, informazioa emateko eta Nafarroako Gobernuak martxan jarri duen 5 milioi euroko laguntza-programaren kudeaketa errazteko, toki-entitateetan uholde-arriskuak prebenitzeko eta egokitzeko ekintzak eta jarduerak egiteko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).