2024ko maiatzaren 13a

Ingurumenak ehizazainak kontratatzeko eta ehiza espeziek eragindako kalteen prebentziorako laguntzak deitu ditu

Ehiztarien tokiko elkarteentzako zein tokiko entitateentzako laguntzak ekainaren 12a bitartean eska daitezke
Basurdeen familia.
Basurdeen familia.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Landa Garapeneko eta Inguruemeneko Departamentuak, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez hiru diru-laguntza deialdi argitaratu ditu ehizazainak kontratatzeko eta ehiza espezieek, untxiek, orkatzek zein basurdeek, eragindako kalteak prebenitzeko. Deialdia ehiztarien tokiko elkarteei eta toki entitateei dago zuzenduta eta datorren ekainaren 12a bitartean eska daiteke. 

Departamentuak 313.523 euro inbertituko ditu Nafarroako ehiztarien tokiko elkartetara zuzendutako deialdietarako, 162.900 euro ehiza-habitatarekiko kalteak prebenitzeko eta  hura hobetzeko ekintzetarako; eta 150.623 euro ehizazainak kontratatzeko. Dirulaguntza lerro bi horien bitartez Ingurumenaren xedea da espezieen presentzia egonkorra lortzen laguntzea eta ehiza-jarduerak inguruneko bestelako erabilera ezberdin batzuekin duen bateragarritasuna hobetzea eta espezie horiek nekazaritza- eta baso-habitatetan kalteak jasateko duten arriskua murriztea. 

Diruz lagunduko diren gastuak izango dira, batetik, 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitartean ehizazainak kontratatzea, eta bestetik, kalteak prebenitzeko eta habitatak hobetzeko hartutako neurriak: laboreak babesteko hesi fisikoak jartzea, kasu, sareak, hodiak edo artzain elektrikoak edo zerrendak nekazaritza-lursailetan, sastrakak kentzea edo zuhaitzak eta/edo zuhaixkak landatzea. 

Kontratatutako zaintzagatiko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 5.500 eurokoa izango da, eta kalteak prebenitzeko eta habitata hobetzeko neurrietarako laguntzak kostuaren % 60 eta % 80 bitarteko dirulaguntza emango du. 

Toki entitateak

Foru Komunitateko toki entitateek ere, ehizazainak kontratatzera nahiz ehiza-espezieen ondorioz eragindako kalteak prebenitzera bideratutako bi deialdi espezifiko egin ahal izango dituzte. Zehazki, 85.000 euro inbertituko dira ehizazainak kontratatzeko eta 25.000 euro kalteak prebenitzeko. 

Deialdi hauen bidez, Departamentuaren helburua da nekazaritza- eta baso-eremuetan zenbait ehiza-espezie, untxi, basurde eta orkatzek sortzen dituzten kalteen arriskua gutxitzea edo murriztea. Ehiztarien elkarteetara zuzendutako deialdian bezala, diruz lagunduko dira babes-neurri ezberdinak jartzea eta ehizazainak kontratatzeko gastuak.

Deialdietarako eskaerak telematikoki bideratu ahal izango dura izapideen katalogoaren bidez edo Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren hala nola beste Administrazio Publiko batzuen erregistro elektronikoen bidez.