2025ko maiatzaren 27a

Ingurumenak aldaketak egin ditu Klima Aldaketaren Foru Legean, hori ezartzea errazteko

Funts klimatikorako diru-sarreren iturri berriak eta hirigintza-garapen berrietan energia berriztagarriak sartzea nork bere burua hornitzeko, aldaketa nagusien artean
Paneles fotovoltaicos en Sesma.
Paneles fotovoltaicos en Sesma.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernua Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren 2022ko Foru Legea aldatzeko prozesua abian jarri du, eta, era horretan, zenbait aldaketa tekniko egingo ditu Lege horren artikuluetan, ezarpen praktikoa errazteko eta arintzeko helburuarekin, indarrean egon den hiru lehen urtetan izandako esperientzia kontuan hartuta, baina Lege horrek larrialdi klimatikoen testuinguruan planteatzen dituen helburu finalistak murriztu edo alde batera utzi gabe. Aldaketaren aurreproiektua jendaurrean egongo da atzotik hasi eta 30 egun baliodunetan, datorren uztailaren 3ra arte. Modu horretan, ohiko aldi arautua bikoiztuko da, herritarren parte-hartzea errazte aldera.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).