2024ko apirilaren 24a

Industriak laugarren dirulaguntza eman du turismoaren sektorean trantsizio energetikoko proiektuak finantzatzeko

Next Generation funtsetatik datozen 6,3 milioiko aurrekontua duten laguntza horiek uztailaren 1era arte eska daitezke
camera_alt Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak laguntza berriak eman ditu turismo-enpresetan energia-eraginkortasuneko eta ekonomia zirkularreko proiektuak finantzatzeko. Laugarren emakida da eta 208.079 euroko zenbatekoa du. Laguntza horiek Next Generation funtsetatik datoz, eta 6,3 milioi euroko aurrekontua dute. Oraingoz, 697.763 euro eman dira. Horrek esan nahi du interesa duten enpresek oraindik badituztela funtsak. Eskaerak egiteko epea uztailaren 1ean amaituko da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).