2024ko martxoaren 13a

Industriak energia-banatzaile txikien egitekoa nabarmendu du, Nafarroan landa-inguruneko 10.800 bat pertsonari ematen baitie hornidura

Energia, Enpresa-arloko I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak Madrilen parte hartu du Landa Deskarbonizazioaren III. Behatokiaren aurkezpenean  
Uxue Itoiz Energia, Enpresa-arloko I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari 
nagusia Landa Deskarbonizazioaren Behatokiaren aurkezpenean
camera_alt Uxue Itoiz Energia, Enpresa-arloko I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia Landa Deskarbonizazioaren Behatokiaren aurkezpenean  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Energia, Enpresa-arloko I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia den Uxue Itoizek Landa Deskarbonizazioaren III. Behatokiaren aurkezpenean parte hartu du gaur goizean. Behatokia energia elektrikoaren banatzaile txikien Espainiako Elkarteak (CIDE) antolatu du. Era horretan, Itoizek Nafarroan energia banatzen duten enpresa txikiek egiten duten lana nabarmendu du, landa-inguruneko 10.800 bat pertsonari ematen baitie zerbitzua.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).