2024ko urtarrilaren 22a

Industriak 17 milioi euro jarri ditu SINAIko enpresen eta eragileen esku, I+G arloko proiektu estrategikoak egiteko

Berrikuntza gisa, ‘Navarra Zirkular’ ekimenean parte hartzen duten bazkideak dituzten partzuergoek beste bi puntu lortu ahal izango dituzte proiektuaren balorazioan

Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak, Energia, Enpresa-arloko I+G+b eta Ekintzailetzaren zuzendaritza nagusiaren bitartez, I+G arloko proiektu estrategikoak garatzeko laguntzak eskatzeko epea ireki du. Aurten, deialdiaren aurrekontua handiagoa da, 17 milioi eurokoa. Aurtengo berrikuntza nagusien artean, aparteko puntuak eskura daitezke, partzuergoko kideek ‘Navarra Zirkular’ ekimenean parte hartzen badute.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).