2026ko otsailaren 16a

Industria Departamentuak Tximista Auto aurkeztu du, mugikortasun elektrikoa sustatzeko foru-programa berria, 4,7 milioi eurokoa

Irujo kontseilariak azpimarratu duenez, "deialdi berri honek Km0 automobilaren industria europarra sustatzea eta babestea du helburu"

Industria Departamentuak Tximista Auto aurkeztu du

Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak gaur goizean aurkeztu du ibilgailu elektrikoak erosteko eta kargatzeko azpiegitura jartzeko laguntza-programa berria. Nafarroako Gobernuaren funts propioekin hornitutako programa berri honek 4,7 milioi euroko aurrekontua izango du. Horietatik, 3,7 milioi ibilgailu elektrikoak erosteko erabiliko dira; eta milioi 1, kargatzeko puntuak instalatzeko. Gainera, deialdi berriak Europan fabrikatutako ibilgailuen erosketa sustatu nahi du.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).