Descárgate la app
Ikerketa klinikorako molekula txikiak ekoizteko erronka teknologikoa beteko duten enpresak bilatzen ari da Nafarroa
2023ko azaroaren 7a
Ikerketa klinikorako molekula txikiak ekoizteko erronka teknologikoa beteko duten enpresak bilatzen ari da Nafarroa
Nafarroako Gobernuak eta Navarrabiomedek - Miguel Servet Fundazioak Merkatuaren Aurretiazko Kontsulta abiarazi dute, Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren prozesuaren lehen fasea
Ezker eskuin.: Agurtzane Martínez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia; Antonio López, Osasuneko zuzendari nagusia; Juan Cruz Cigudosa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria; Maite Mendioroz, Navarrabiomedeko zuzendaria; eta David Escors, OnkoInmunologiako ikerlaria.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren eta Osasun Departamentuaren bitartez, eta Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioak, ikerketa zentroko ekitaldi aretoan, Merkatuaren Aurretiazko Kontsulta egin dute astearte honetan. Bertan, ikerketa inguruneetan molekula txikiak purifikatu eta ekoizteko berritasun plataforma bat garatzeko erronkaren berri eman dute. Nafarroan Osasun arloko Berrikuntzaren Erosketa Publikoko proiektu bat abian jartzeko lehen fasea da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).