2023ko abenduaren 7a

Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioko proiektuak diseinatzeko lehiaketa deitu da

Nafarroako Gazteriaren Institutuak, bigarren urtez jarraian, lankidetzan dihardu Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioaren Nafarroako Sarearekin, nerabeen eta gazteen artean komunitateari zerbitzua emateko ekimenak sustatzeko
Lehiaketaren lehen edizioko sari banaketa.
camera_alt Lehiaketaren lehen edizioko sari banaketa.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioaren Nafarroako Sareak, Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin (NGI) elkarlanean, Ikaskuntza Proiektuen eta Zerbitzu Solidarioaren Nafarroako II. Lehiaketa deitu du. Proposamenak jasotzeko epea abenduaren 15era arte egongo da zabalik. Lehiaketa honek gazteekin lan egiten duten ikastetxeetan, gazte-elkarteetan eta aisialdiko eta denbora libreko erakundeetan ikaskuntza eta zerbitzuko hezkuntza-proiektuak egitea eta ezartzea sustatzen du. Ikaskuntza-prozesuak – etapa bakoitzeko curriculumean eta parte hartzen duten erakundeek transmititu nahi dituzten balioetan oinarritutakoak – eta gazteek eta ikasleek komunitateari ematen dioten zerbitzua uztartzen dituen metodologia didaktikoa da. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).