2023ko martxoaren 2a

Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak Europako Batasunaren ezagutza sustatzeko laguntzen deialdia argitaratu du

Irabazi asmorik gabeko erakundeek eta empresek diru-laguntza martxoaren 28a bitartean eska dezakete

Europako Batasuneko erakundeen lan egiteko modua eta informazioa nafar gizarteari gerturatzeko helburuz Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak EBko politiken eta estrategien berri emateko diru-laguntzen deialdia argitaratu du. Horiek irabazi asmorik gabeko zein enpresei daude zuzenduak eta datorren martxoaren 28a arte aurkeztu daiteke eskaera. 

Departamentuak 50.000 euro bideratuko ditu, guztira, zabalkunde-jarduerak eta komunikazio-ekintzak egiteko. Jarduera horien helburua izango da funtzionamenduari, ezaugarriei, etorkizuneko aurreikuspenei eta Europar Batasunarekin zuzenean lotutako beste edozein alderdiri buruzko ezagutzak zabaltzea. Jarduera horiek 2023ko azaroaren 3a baino lehen egin beharko dira.

Dirulaguntza jaso nahi duten pertsonek telematikoki aurkeztu beharko dute eskabidea, NAOn argitaratutako oinarriei jarraituz, www.navarra.es atariko izapide-fitxaren bidez.

Eskaerak baloratzerakoan, kontuan hartuko dira, besteak beste, proiektuen gaiak, hala nola Next GenerationEU Plana, RePowerEU Plana, Eskumenen Europako Urtea, Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiaren Lehendakaritza – 2023ko bigarren seihilekoan, 2024ko Europako Hauteskundeak, Europako Itun Berdea edo Europako bizimodua sustatzearekin, desinformazioaren aurkako sentsibilizazioarekin edo pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia batekin lotutako ekimenak.