2023ko urriaren 24a

Hastear da 2024-2028 Nafarroako Kulturaren Plan Estrategiko berria eraikitzeko prozesu parte hartzailea

Azaroaren 6tik aurrera 15 lan-mahai ospatuko dira Foru Komunitateko udalerri ezberdinetan
collections Irudi galeria

Nafarroako Foru Gobernuaren Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusia-Viana Printzea Erakundeak martxan jarriko du datozen hilabetetan garatuko den Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoa (NKPE) elaboratzeko kontsulta prozesua. 

Prozesu parte hartzailea datorren azaroaren 6an hasiko da, Foru Komunitateko udalerri ezberdinetan (Tutera, Tafalla, Lizarra, Iruña, Zangoza hala nola Altsasu) ospatuko diren sektore-, lurralde- eta zehar-izaerako 15 saioren garapenarekin, horien jomugak gizarte nafarreko sektore ezberdinak izanik. 

Kultura, Kirol eta Turismo kontseilari Rebeca Esnaolak azaldu duenez, kontsulta hau “Nafarroako herritarrekin eta kultura nahiz sorkuntza agenteekin eginiko prozesu parte  hartzaile modura planteatzen da, etorkizuneko Plan Estrategikoa konfiguratuko duten jarduketa ideiak eta proposamenak bildu eta partekatzeko helburuarekin”. Eta horren harira gogorarazi du “egungo ideia politiko publikoek gizarteko eskariei erantzun ahal izan diezaieten funtsezkoa dela herritarren eta agente adituen ahotsak entzutea” eta horregatik animatu du Nafarroako gizarte osoa aktiboki parte hartzera “lurraldearen kultura plan bat sortze aldera zeinetan sektorea hala nola herritarrak islatuta dauden”. 

2023an amaitzen da 2017-2023 Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoa

2017an hasi zen Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoa zeinek hurrengo urteetan lurralde osorako bide-orri bat garatu zuen, bere xedea izanik Nafarroako kultura eta sorkuntza sektoreak nabarmentzea, horretarako epe ertain eta luzerako kultura politika bat baliatuz, tradizioa nahiz garaikidetasuna, hiri- eta landa-eremuak, programazioa, kultura eta sorkuntza sektoreen horizontearen zabalkundea hala nola prozesu parte hartzaileen jarraipena integratuko zituena. Plan honen ibilbidea 2023an amaituko da.

Kultura Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Erakundeak adierazi digu aurreko planaren amaierarekin iritsi dela “lortutako emaitzen eta ikaskuntzen gaineko gogoeta bat egiteko, Nafarroako kultura eta sorkuntza gaur egun zein egoeran dauden zehaztu eta aztertzeko hala nola bide-orri berri bat definitzeko unea, hala lurraldeari planteatu zaizkion erronka berriei dagozkion erantzunak emateko, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentutik martxan jarritako ekintzen hedapena ere zabalduz”. 

Nafarroako kulturaren erronka berrietarako plan berri bat

Plan berria eratzeko, Kultura Zuzendaritza Nagusiak zerbitzua kontratatzeko lehiaketa publiko bat deitu du zeinetara enpresa ezberdinak aurkeztu diren, esleipenduna izanik kultura eta sorkuntza industrien esparruan espezializatutako Ikerpartners, S.A., zeinek zeregin hau beteko duen aurtengo abendura arte.

2024-2028 Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoaren (NKPE) eraketa prozesuaren  lehenengo faseak garatzen ari dira eta barne hartzen ditu 2017-2023 (1. fasea) NKPE-ren Ebaluaketaren elaborazioa hala nola Nafarroako kultura eta sorkuntzaren egungo egoeraren diagnosi baten garapena (II. fasea).

Analisi hauen behin-betiko txostenak prozesu parte hartzailearekiko modu paraleloan argitaratuko dira, baina Esnaola kontseilariak hainbat datu aurreratu ditu zeinek agerian jartzen duten Nafarroako kulturaren aurrerapena. 2017 – 2023 aldian, kulturari zuzendu izan zaion aurrekontua % 46 hedatu da, aurten bere maximora helduz, 56,4 milioi eurora iritsi den aurrekontu batekin. Gainera, aurrekontuaren exekuzio mailak % 90a gainditu du ekitaldi guztietan, COVID-19aren krisiak eragindako kaltearen gainetik. Era berean, kontseilariak adierazi du kulturan biztanle bakoitzeko gastua batez beste 20 euro hedatu dela azken urteotan, 2017ko 55,8 eurotatik 2022ko 75,6 eurora pasatuz. 

Planaren eraketa prozesurako hurrengo mugarriak

Azaroan hasiko da 2024-2028 (III. fasea) Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoaren (NKPE) ko-sorkuntzarako fasea, zeinetan prozesu parte hartzaile bat jarriko den abian Nafarroako herritarrekin, agente kultural eta sortzaileekin, helburua izanik etorkizuneko plan estrategikoa konfiguratuko duten ideiak, gogoetak eta ekintza proposamenak jaso, eztabaidatu eta partekatzea. 

Ko-sorkuntza fase hau aurrera eramateko lan-mahai parte hartzaile sorta bat artikulatuko da. Denera 15 lan-mahai eratzea proposatu da, honako eran banatuta: 6 lurralde-mahai, 7 mahai sektorial eta gazteriari dagozkion 2 zeharkako mahai.

Informazio guztia Participa Navarraren (https://participa.navarra.es/processes/pecn24-28) webgunean eta culturanavarra.es  orrian eskuragarri dago; hortik, saiotan parte hartu ahal izateko inskripzioa egin daiteke. 

 Lurralde mahaiak
 Udalerria Data   Ordua  Lekua
 Tafalla  Azaroak 6  16:30 - 18:30  Kultur Guneko Erabilera Anitzeko Aretoa
 Tutera  Azaroak 9  17: 30 - 19:30   Almirantearen Etxea
 Lizarra  Azaroak 13  16: 30 - 18:30  Kultur-Etxea
 Iruña  Azaroak 14  16:30 - 18:30 

 Nafarroako Areto Zuria (Kultura Departamentua)

Zangoza   Azaroak 15  18:00 - 20:00  Vallesantoro Jauregia-Kultur Etxea
 Altsasu  Azaroak 20  16:30 a 18:30  Lortia Kultur Gunea

 

Mahai sektorialak
 Sektorea Data Ordua Tokia
 Museoak  Azaroak 21  16:30 - 18:30   Nafarroako Areto Zuria (Kultura Departamentua)
 Ondarea Azaroak 22  16:30 - 18:30  Nafarroako Areto Zuria (Kultura Departamentua)
  Arte plastikoak eta bisualak  Azaroak 23  16:30 - 18:30   Nafarroako Areto Zuria (Kultura Departamentua)
 Liburua eta liburutegiak  Azaroak 27  16:30 - 18:30  Nafarroako Areto Zuria (Kultura Departamentua)
 Arte eszenikoak eta musika  Azaroak 28  16:30 - 18:30   Nafarroako Areto Zuria (Kultura Departamentua)
  Audiobisuala / Digitala  Azaroak 30  16:30 - 18:30  Nafarroako Areto Zuria (Kultura Departamentua)
 Artxiboak eta ondare dokumentala  Abenduak 12  16:30 - 18:30   Nafarroako Areto Zuria (Kultura Departamentua)

 

 Zeharkako mahaiak
 Publikoa  Profila  Data  Tokia
 Gazteria  Kultura kontsumitzen duten pertsonak  Abenduak 13  Iruña
Gazteria Etorkizun profesionalak  Abenduak 14  Iruña