2024ko urtarrilaren 16a

Hamazazpi proposamen lehiatuko dira Nafarroarako irrati digital autonomikoko sei lizentzia lortzeko

Zortzi merkatarik, hiru elkartek eta partikular batek aurkeztu dituzte

Atzo, astelehena, Nafarroarako irrati digital autonomikoko sei lizentziaren lehiaketaren Balorazio Mahaiak eskaintza teknikoak irekitzeko ekitaldi publikoa egin zuen, eta, horri esker, jakin ahal izan da zenbat proiektuk izango duten aukera Foru Komunitate osorako digitalean emititzeko lehen lizentziak eskuratzeko: guztira, 17 proiektu aurkeztuko dituzte 12 sustatzailek, horietatik 8 merkataritzakoak, 3 elkartekoak eta pertsona fisiko bat. Interesdun bakoitzak hiru proiektu aurkez zitzakeen.

Eskari bat baino gehiago aurkeztu dituzten enpresak Cadena SER (hiru) eta Agrupación Radiofónica S.A. (hiru) dira. Eta eskari bakarra aurkeztu dute honako beste sei enpresa hauek: Abian Media S.L., Euskal Irrati Zerbitzuak S.L., Radio Nervión S.L., Radio Popular S.A. – Cope, Uniprex S.A.U. eta Radio Blanca S.A. 

Bestalde, eskaria (elkarte bakoitzeko bat) aurkeztu duten hiru elkarteak Ática, ‘Dios los Cría’ eta ‘Nueva Esperanza’ izendatuak dira. Eta Jesús Martín Moro kazetari asturiarrak eskari bi aurkeztu ditu banako eran (bat irrati jeneralistentzat eta bestea formula misto – musikal baterako).

Hurrengo urratsak
Balorazio Mahaiak orain aztertu beharreko 17 proposamenen irrati-eskaintza baloratu beharko du, 45 puntutik abiatuta: 30 puntu Nafarroaren edukiak dakartzan eskainitako programazio propioagatik; eta beste15 puntu gehiago gainerako irrati-eskaintzagatik.

Irrati-eskaintzaren atal honetan gutxienez 25 puntu lortzen dituzten eskariak, euskera erabiltzeagatik (15 puntu lortuko dituzte hizkuntza honen erabilera eginez programa propioen % 15a gutxienez aurkeztu dutenek); ekoizpen azterketen eta irrati-planen gaineko azterketen ezaugarri teknikoengatik (10 puntura arte); eta lizentziari dagokion indarraldian zehar, 15 urtetan alegia, negozio juridikoak (alokairua edo salmenta) ez ospatzeko konpromisoagatik (beste 10 puntu) ere baloratuak izango dira.

Azkenean puntuazio handiena (80 punturekiko) lortzen duten sei proposamenak izango dira lehian diren sei lizentziak emateko Balorazio Mahaiak proposatuko dituenak.

Gogoan izan behar da, paraleloki, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak martxan duela beste lehiaketa bat ere, lehen aldiz esleitzeko toki irrati digitala xede duten lizentziak. Espediente hau jada oso aurreratuta dago eta aurreikusiaren arabera, foru geografia osoan zehar bederatzi toki demarkaziotan barreiatutako lizentzia hauen banaketa urteko lehen hiruhilekoan gauzatu ahal izango da.