2024ko maiatzaren 11a

Gobernuaren ordezkaritza bat Estonian izan da, despopulazioaren arloan abian jarritako politikak, erronka demografikoari aurre egiteko jardunbide egokiak ezagutzeko eta legediaren landa-ikuspegian sakontzeko

Bidaia hau, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia buru duela, Foru Komunitatea buru duen Interreg proiektuaren barruan kokatzen da
Zuzendari nagusia eta Nafarroako gainerako ordezkaritza, proiektuko beste 
kide europar batzuen arduradunekin batera, Alatskivi gazteluaren aurrean, 
Tartu konderrian (Estonia).
camera_alt Zuzendari nagusia eta Nafarroako gainerako ordezkaritza, proiektuko beste kide europar batzuen arduradunekin batera, Alatskivi gazteluaren aurrean, Tartu konderrian (Estonia).  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusia, Jesús Mari Rodríguez, Estoniako Tartu konderrian izan da aste honetan, zonaldean despopulazioaren inguruan egindako politikak bertatik bertara ezagutzeko. Foru Komunitatea buru duen eta Europako sei bazkidek osatzen duten Interreg proiektuaren barruan kokatzen da bisita, eta legediaren landa-ikuspegian sakondu nahi du.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).