2023ko maiatzaren 16a

Gobernuak laguntza deialdia egin du Pirinioetan familia kontziliazioa eta aukera berdintasuna bultzatzeko

0 eta 19 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiek Piribizi 2023 dirulaguntza eskatu ahal izango dute ekainaren 16ra arte

Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak Piribizi 2023 dirulaguntzen deialdia argitaratu du gaur NAOn, familia kontziliazioa eta aukera berdintasuna sustatzeko, Pirinioetan biztanleak finkatzen laguntzeko. 0 eta 19 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiek ekainaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dute laguntza-eskaera.

Deialdi hau, 160.000 euroko aurrekontuarekin hornitua, Pirinioetako Planean kokatzen da eta hiru diru-laguntza lerro barne hartzen ditu: lehena, 0 eta 3 urte arteko adingabeak dituzten familia-unitateengana zuzenduta dago; bigarrena, 3 eta 16 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiengana eta hirugarrena berriz, 16 eta 19 urte arteko gazteak barne dituzten familia-unitateengana. Zehazki, finantzatuko diren gastuak lotuta daude haur-eskolak, etxe lagunkoiak, haurtzaindegiak edota zaintzarako pertsonen kontratazioa; goizeko gelako zerbitzuak, jangela, eskolaz kanpoko jarduerak, ludotekak hala nola kanpalekuak; eta ikastetxeetako sarbide hala nola egonaldi zerbitzuak, mugikortasuna eta/edo ostatua bezalako arloekin.

Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte Pirinioetako lurraldean kokatutako herri batean erroldatutako edo eskolatutako edo bestela Pirinioetako Planaren lurraldeari zerbitzuak ematen dizkion eskualde-buru batean dagoen zentro batera joaten diren ondorengoak izaten dituzten familiek. 

Eskariak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira gaitutako lekuetan edota telematikoki, honako izapide fitxa dela medio. Laguntzak, 2022ko irailaren 1a eta 2023ko abuztuaren 31 artean jazotzen eta ordaintzen diren gastuetarako emango dira.