Descárgate la app
Gobernuak Hezkuntza Departamentuaren egitura berrantolatu du, garapen informatiko berriak bultzatzeko eta beken eta laguntzen eskumenak bere gain hartzea errazteko
2024ko urriaren 23a
Gobernuak Hezkuntza Departamentuaren egitura berrantolatu du, garapen informatiko berriak bultzatzeko eta beken eta laguntzen eskumenak bere gain hartzea errazteko
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Hezkuntza Departamentuaren egitura aldatzea onartu du. Horren bidez, Lanbide Heziketa Planifikatzeko eta Integratzeko eta Lanbide Heziketa Modernizatzeko eta Berritzeko zerbitzuak Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusiari atxikitzen zaizkio. Aurrerantzean, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusia izena hartuko du. Aldaketa horrek erraztu egingo du departamentuaren barruan garapen informatiko nuklearrak bultzatzea eta Espainiako Gobernuarekin adostutako beken eta laguntzen eskumenak bere gain hartzea, besteak beste, Digitalizazio eta Hezkuntza Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusi berriaren kargura.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).