2025ko apirilaren 18a

Gizarte eta Kirol animazioa eta Irakaskuntzako eta Egokitzapen Fisikoko LHko zikloetako ikasleak "2-3 Talentu Planean" sartu dira

60 eta 51 kreditu aitortuko zaizkie Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien graduan ikasten badute
El rector Ramón Gonzalo y el consejero Carlos Gimeno en la firma del 
convenio.
El rector Ramón Gonzalo y el consejero Carlos Gimeno en la firma del convenio.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Hezkuntza Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) hitzarmen berri bat sinatu dute "2+3 talentu-plana" deiturikoari buruz, lanbide-heziketako goi-mailako teknikariaren tituluen eta graduko unibertsitate-tituluen artean kredituak aitortzeko.

Hitzarmen hau eguneratzearen berrikuntza nagusia "2+3 Talentu Planean" sartzea da, 2024/2025 ikasturtetik,  Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntzako Goi Mailako prestakuntza-ziklotik, eta Egokitzapen Fisikoko Goi Mailako prestakuntza-ziklotik. Horrela, horietako bat gainditzen duten eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduan onartzen diren ikasleek 60 eta 51 ECTS (European Credit Transfer System/Kredituak Transferitzeko Europako Sistema) kreditu aitortuak izango dituzte, hurrenez hurren.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).