2025ko apirilaren 14a

Gimenok ratioak jaistea eta hezkuntza-etapa guztietan ordutegia indartzea ahalbidetuko duen Ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko itun berria sinatu du irakasleen sindikatuekin

ANPEk, AFAPNAk eta UGTk irakasleen karga burokratikoa jaitsiko duen eta egonkortzeko neurriak jasotzen dituen akordio bat sinatu dute Departamenduarekin
Gimeno kontseilaria, ANPE, AFAPNA eta UGT sindikatuetako ordezkariekin 
batera, Hezkuntza Ekitatearen aldeko Ituna sinatzeko ekitaldian.
Gimeno kontseilaria, ANPE, AFAPNA eta UGT sindikatuetako ordezkariekin batera, Hezkuntza Ekitatearen aldeko Ituna sinatzeko ekitaldian.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Hezkuntza Departamentuak eta ANPE, AFAPNA eta UGT irakasle sindikatuek gaur goizean sinatu dute Nafarroan Ekitatean eta Hezkuntza Kalitatean aurrera egiteko Itun berria. Dokumentu hori Hezkuntzaren eta Foru Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakasleen Mahai Sektorialean dauden ordezkari sindikalen artean adostu da, eta Nafarroako hezkuntza sistema publikoaren ekitatea eta kalitatea hobetuko duten hainbat neurri sartzea ahalbidetuko du.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).