Descárgate la app
Gaurko gobernu-bileran onartutako beste gai batzuk
2026ko azaroaren 11a
Gaurko gobernu-bileran onartutako beste gai batzuk
17.550 euroko diru-laguntzak baimendu zaizkie El Molino eta Isterriko gurasoen elkarteei, eskola-garraioko gastuetarako
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 17.550 euroko zuzeneko diru-laguntzak baimendu dizkie Iruñeko El Molino eta Iberoko Isterria Hezkuntza Bereziko itunpeko ikastetxeetako gurasoen elkarteei, ikastetxe horietan eskolatutako ikasleen eskola-garraioak eragindako gastuak ordaintzeko laguntza gisa.
Nafarroako Gobernuak 65.000 euro bideratu ditu Fuerte del Príncipe Egoitzako goi mailako eta errendimendu handiko kirolarien elikadurarako laguntzetara
Nafarroako Gobernuak 65.000 euro bideratuko ditu guztira 2026ko irailaren 1etik 2027ko ekainaren 30era bitartean Iruñeko Fuerte del Príncipe Egoitzan plaza duten kirolarien elikadurarako laguntzetara. Laguntzak banakako ebaluazio-erregimenean emango dira. Goi-mailako kirolarien elikadura-zerbitzuaren %100 ordainduko da gehienez, eta errendimendu handiko kirolarien %50.