Descárgate la app
Gaurko bilkuran onartutako beste gai batzuk
2023ko urriaren 25a
Gaurko bilkuran onartutako beste gai batzuk
Burlata, Uharte eta Sarriguren lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako erreia eraikitzeko nahitaezko desjabetzea
Nafarroako Gobernuak premiazkotzat jo du asteazken honetako bilkuran Sarriguren, Berrikuntzaren Hiria, Uharteko Erripagaña eremua, Areta poligonoa eta Burlata lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako erreia eraikitzeko behar diren lurren nahitaezko desjabetzea. Esku-hartze honek ukitutako ondasunak eta eskubideak eskuratzeko 41.546,18 euroko gastua aurreikusten da, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren mendeko Herri-Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritzaren mugikortasun iraunkorreko jardueretarako gordetako partida bati egotziko zaizkio.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).