2023ko otsailaren 3a

Foru Gobernuak herritarren boluntariotza aitortuko du, Nafarroako Boluntarioen Sariarekin

Gaur goizean aurkeztu dira Nafarroa Orotan Lagun plataformaren emaitzak eta ekintzak; 2.500 boluntario eta 138 erakunde biltzen ditu  
collections Irudi galeria

Foru Gobernuak herritarren boluntariotza-lana aitortuko du, Nafarroako Boluntarioen Saria emanez, urtean milaka pertsonak Foru Komunitatean egiten duten zerbitzu desinteresatuaren lanari prestigioa emateko. Helburua da dedikazio horri balioa ematea eta jende gehiago animatzea praktikan jartzera, Joseba Asiain Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak gaur goizean emandako prentsaurrekoan adierazi duenez. Bertan, Profesional Solidarioak Fundazioko zuzendari nagusi Cristina Jimenezek eta Gurutze Gorriko boluntario gazte Carlota Roku-Epitiek ere parte hartu dute.​​​​​​

Golardo hau, foru Exekutiboak Nafarroan ehun asoziatibo berean inplikatuta dauden erakundeak eta agenteak bateratzeko boluntariotza-sare bat konfiguratzeko asmotan abian jarritako beste ekimen batzuekin bat dator. “Asmoa da erakunde artean ekarpenak sortu ahal izatea eta boluntariotza motaren bat garatu nahi luketen pertsonek horretarako aukeran dituzten bideak errazago topatzea, inplikatuta dauden agente ezberdinen arteko koordinazioa eta lotura bultzatuz”, arbuiatu du Asiainek.

“Zeregin hau betetzerakoan aukera ugari daude, askotariko arlo ezberdinetan eta horien artean leudeke kirol edo kultura hala nola ingurumen eta gizarte-osasun esparruak. Bere jarduera altruistarekin, pertsona bakoitzak gizarte solidario, parekide eta parte hartzailea hobetzeko ekarpena egiten du”, nabarmendu du Asiainek.

Bestalde, Cristina Jiménez FPS-ko zuzendari nagusiaren esanetan ekimen positibo bat da “boluntarioek zeregin anonimo eta altruista bat betetzen dute, baina erakundeetatik beti saiatzen gara zeregin hori aitortzen, anonimoak izateari utzi diezaioten nahi dugu eta gainerako herritarrek pertsona zaurgarrien bizitza hobetze aldera egiten dutenaren berri izatea”.

Carlota Roku-Epitie, 15 urte zituenetik boluntariotza jarduerak garatzen aritu den 23 urteko Gurutze Gorriko boluntarioak eremu honetako bere ibilbidea kontatu digu eta boluntariotza ekintzak egitera animatu du zeren "gauzak alda litezke", zeren "aldaketa txikiak egiten aritzen diren pertsona askoren artean egoerak aldatzea lortzen da".

2.500 pertsona boluntariotik gora erregistratuta

2022an plataforma honek guztira 2.506 pertsona boluntario; 138 erakunde erregistratu ditu; eta boluntariotzako 219 programa argitaratu dira. Eta plataforman erregistratutako erakundeak informazio-ekimen, prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduera ezberdinetan partaide izan dira. Hain zuzen, erakundeetako 18 pertsona ordezkari partaide izan dira boluntariotza europarraren gaineko hitzaldi informatzaile batean eta 21 ordezkari parte hartzen aritu dira emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko baliabideen gaineko topaketa informatibo batean. Gainera, 17 erakundek aholkua jaso zuten N+V bitartez 2022an.

Era berean, hiru tailerreko ziklo bat antolatu da boluntariotzan inplikatutako erakunde eta agenteen sarean lana sustatzeko helburuarekin. Ziklo horretan parte hartu dute 67 pertsonek inplikatutako 63 erakunde eta agente ordezkatuz.

Zifra hauek urte honetarako markatutako erronka gainditzen dute eta asmoa da 2023ko haiekin hobetzea lortzea. Jarduerak aurrera egingo du aurten Nafarroako Boluntariotza Jardueraren II. Azterketa elaboratuz, boluntariotza korporatiboaren egoeraren azterketa alegia, boluntariotzan existitzen diren genero arrakalak eta ezberdintasunak identifikatu ahal izateko eta horiek ebazte aldera ekintzak planteatzeko genero klabean antolatutako boluntariotzaren txosten zehatz bat. Halaber jarraipen bat emango zaio Boluntariotza Sarearen bultzadari, proiektu pilotua abian jarriz eta erakundeen mapeo bat eginez.

Boluntariotza bat pertsona bakoitzarentzat

Jarduera honek hedatuz jarraitu dezan, Lehendakaritza eta Gobernu Irekiko zuzendaritza nagusitik sustapen triptiko eta bideo sorta bat elaboratu da “Diferentzia markatu: parte hartu, kolaboratu, lankidetzan aritu, ekarpena egin” lelopean, zerbitzu hau behar duten pertsona boluntarioak nahiz erakundeak konektatzeko Nafarroa + Boluntarioa / Orotan Lagun webgunea ezagutarazteko, alegia Foru Komunitateko arlo honetako plataforma erreferentea, boluntariotzaren sustapen egonkor, solido hala nola koherentea bermatze aldera.

Helburua da herritarrei eskura dituzten baliabideak ematea, Nafarroan existitzen diren aukerak ezagutaraztea eta bere zerbitzua behar duten erakundeekin kontaktuan jartzea. Beraz, webguneak existitzen diren aukerak biltzen ditu, lekua, data eta jarduera eremua kontuan hartuta sailkatuz; pertsona bakoitzari, gogokoen dituen, gehien komeni edota interesatzen zaizkionak hautatzeko bidea emanez, garapenerako lankidetza, komunitate, gizarte, heziketa, kultura, aisialdi nahiz olgeta, kirol, gizarte-osasun edo babes zibileko esparruen baitan.

Zehazki, hautazko ekintzak dira desgaitasun intelektuala duten pertsonen jardueretarako laguntza, informatikarako laguntza, desgaitasuna duten pertsonen oporretarako hala nola kanpalekuetarako laguntza, mentoretza soziala gazte migratzaileekin, laguntza eta babes emozionala ospitaleratutako pertsonentzat eta bere senideentzat edota bakarrik sentitzen direla adierazten duten adinekoentzat, beste askoren artean.

Jarraian, erakundea pertsona interesatuarekin kontaktuan jartzen da proiektua xehetasun gehiagorekin azaltzeko. Era berean, boluntariotza egiteko interesatuta dauden pertsonak kontaktuan jar daitezke navarramasvoluntaria@navarra.es helbidean edota 848 420 799 telefonoan. Laburbilduz, 2022-2023 Boluntariotzaren II. Plana exekutatzeko baliabide bat da zeinen helburua den boluntariotza erakundeen garapena eta hazkundea sustatzea, haren arreta eta kudeaketa prozesuak bultzatuz. Nafarroa Orotan Lagun abian jarri zen 2018ko abenduan eta NASERTIC da kudeatzen duen enpresa publikoa.

Pertsona Boluntarioaren aitorpena

Zerbitzu hau jendaurrean aitortzeko borondatearekin, Foru Exekutiboak lehenengo aldiz emango du “Nafarroako Pertsona Boluntarioa” bereizgarria, Foru Komunitatean eginiko jarduera altruista hau aitortzeko. Eta urtero esleituko zaio Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluak hautatutako boluntariotzara dedikatzeagatik nabarmendu izan den pertsona fisiko edo juridikoari edo bere boluntariotza jardueren garrantzi berezia dela-eta merezi duen hari.

‘Participa Navarra’ plataforman esparru parte hartzaile bat sortu da, honetan prozedura dakarren zirriborroa kontsultatu ahal izateko hala nola proposamenak egin ahal izateko. Ekarpenak egiteko epea otsailak 9an, osteguna, abiaraziko da eta zabalik dago martxoak 1a arte. Bestalde, online saio bat egingo da foru dekretuaren elaborazio fase ezberdinak azaltzeko; otsailaren 15ean zuzeneko saio bat ospatuko da Iruñako ‘Fuerte del Príncipe’ egoitzan.

Hautagaitzak pertsona fisiko edo juridiko ororentzat zabalik daude, bermatzen duten hautagaitzarako pertsona boluntarioaren merituak aipatzen dituen memoria bat barne hartuz. Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluak baloratuko ditu, beste alderdien artean, hautagaitzaren inpaktua eta ondorioak pertsona hartzaileen bizi-baldintzen hobekuntzan eta Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean ekintzak izango dituen inpaktua hala nola ondorioak.