Descárgate la app
Foru Gobernuak eta tokiko erakundeek 34,3 milioi inbertitu zituzten 2023an Uraren Ziklo Integralean, hornidura- eta saneamendu-azpiegiturak hobetzearren
2024ko urriaren 14a
Foru Gobernuak eta tokiko erakundeek 34,3 milioi inbertitu zituzten 2023an Uraren Ziklo Integralean, hornidura- eta saneamendu-azpiegiturak hobetzearren
Chivite kontseilariak nabarmendu duen arabera, Plan Zuzentzailea “klima-aldaketaren kontra borrokatzeko tresnarik handiena” da, eta Nafarroako biztanle guztiek edateko ura modu unibertsalean eta berdintasunean eskuratzea bermatzen du
Reunión de seguimiento del Plan Director del Ciclo Integral del Agua de Uso Urbano.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren 2019-2030 Plan Zuzentzailearen Jarraipen Batzordearen Osoko Bilkurak 2024ko jarraipen-memoria onartu du, 2023an Plan Zuzentzailea betetzeari buruzko azterketarekin. Nafarroako Gobernuak, NILSA sozietate publikoaren bitartez, eta toki-erakundeek 34,3 milioi euroko inbertsioa egin dute Nafarroako hornidura- eta saneamendu-azpiegiturak hobetzeko, eta, era horretan, baliabide hidrikoak modu eraginkorrean gehitzeko aukera izan da, besteak beste.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).