2025ko ekainaren 13a

Foru Gobernuak eta Iruñeko Udalak kalitate eta zehaztasun handiko kartografia eguneratua estreinatu dute, nazio mailan aitzindaria

Hirigintzarako, obretarako, trafikorako, segurtasunerako edo ingurumenerako erreferentziazko tresna da, Iruñeko udalerriko 2.637 hektarea hartzen ditu eta jende guztiarentzat eskuragarri dago
Ezkerretik eskuinera: Pablo López, Daniel Goñi eta Joxe Abaurrea.
Ezkerretik eskuinera: Pablo López, Daniel Goñi eta Joxe Abaurrea.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Iruñeko udalerriak badu dagoeneko bere udalerri osoa 1:500 eskalan estaltzen duen kartografia gaurkotua, doitasunezkoa eta kalitate handikoa, 10 zentimetro inguruko zehaztasunari esker irudikatutako objektu guztietan xehetasun handia eskaintzen duena. Aurreko kartografia ordezten du, duela 20 urte baino gehiago egin zelako eguneratu gabea, eta eskuragarri dauden beste kartografia berriago batzuen osagarri da, doitasun txikiagokoak, hala nola 1: 5.000 kartografia (2023an eguneratua eta metro bateko doitasunekoa). Zehaztasun eta kalitate horri esker, ezinbesteko erreferentzia-tresna da udal-kudeaketarako hainbat arlotan, hala nola hirigintzan, obretan, trafikoan, segurtasunean edo ingurumenean.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).