Descárgate la app
Foru Gobernuak eta Iruñeko Udalak kalitate eta zehaztasun handiko kartografia eguneratua estreinatu dute, nazio mailan aitzindaria
2025ko ekainaren 13a
Foru Gobernuak eta Iruñeko Udalak kalitate eta zehaztasun handiko kartografia eguneratua estreinatu dute, nazio mailan aitzindaria
Iruñeko udalerriak badu dagoeneko bere udalerri osoa 1:500 eskalan estaltzen duen kartografia gaurkotua, doitasunezkoa eta kalitate handikoa, 10 zentimetro inguruko zehaztasunari esker irudikatutako objektu guztietan xehetasun handia eskaintzen duena. Aurreko kartografia ordezten du, duela 20 urte baino gehiago egin zelako eguneratu gabea, eta eskuragarri dauden beste kartografia berriago batzuen osagarri da, doitasun txikiagokoak, hala nola 1: 5.000 kartografia (2023an eguneratua eta metro bateko doitasunekoa). Zehaztasun eta kalitate horri esker, ezinbesteko erreferentzia-tresna da udal-kudeaketarako hainbat arlotan, hala nola hirigintzan, obretan, trafikoan, segurtasunean edo ingurumenean.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).