Descárgate la app
Exekutiboak 456.000 euro jarriko ditu autokarabanek gaua igarotzeko eremu berriak gaitzeko toki-erakundeentzat
2026ko ekainaren 24a
Exekutiboak 456.000 euro jarriko ditu autokarabanek gaua igarotzeko eremu berriak gaitzeko toki-erakundeentzat
Diru-laguntzak eskatzeko epea laster irekiko da, eta 2027ko ekainaren 30era arte luzatuko da
Eguesibarrek bultzatzen duen autokarabanen gunea.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, baimena eman du diru-laguntzen deialdi berri bat egiteko, toki-erakundeek autokarabanen, iragaitzazko karabanen eta antzeko ibilgailuen turismo ibiltarirako gaua igarotzeko eremuak ezar ditzaten. Exekutiboak guztira 455.952,14 euro jarriko ditu gaua igarotzeko eremu berriak sortzeko nahiz dagoeneko erabiltzen diren geldialdi eta aparkaleku eremuak jarduera horren erregulazio berrira (duela bi urte onartua) egokitzeko laguntzetarako.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).