2023ko ekainaren 12a

Eva Jover ikertzaileak ‘Stop fuga de cerebros’ beka jaso du, arlo kardiobaskularrean ikertzen jarraitzeko

Roche Farmaren laguntzak talentua atxikitzearen alde egiten du, eta Navarrabiomed zein NOUek garatzen duten ikerketa publiko translazionala sustatzen du
Ezker eskuin, Santos Induráin, Osasuneko kontseilaria; Eva Jover, 
ikerlaria, Rica Casas (Roche Farma) eta María Bezunartea (Navarrabiomed), 
‘Stop fuga de cerebros’ laguntza emateko ekitaldian
camera_alt Ezker eskuin, Santos Induráin, Osasuneko kontseilaria; Eva Jover, ikerlaria, Rica Casas (Roche Farma) eta María Bezunartea (Navarrabiomed), ‘Stop fuga de cerebros’ laguntza emateko ekitaldian  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Navarrabiomedek Eva Jover García doktoratu ondoko ikertzaileari Roche Farma Españaren ‘Stop fuga de cerebros’ laguntza emateko ekitaldia egin du gaur. Beka honen helburua da Miguel Servet Fundazioak eta Osasun Departamentuak Nafarroako ikerketa biomediko publikoa sustatzeko egiten duten lana babestea, talentu zientifikoaren atxikipena bultzatuz. Laguntza horri esker, ikertzaileak balbula-gaixotasuneko ikerketak egiten jarraituko du Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU) Kardiologia Translazionaleko Unitatetik. Unitate hori Navarrabiomed eta Bihotzeko Eremu Klinikoko profesionalek osatzen dute.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).