2023ko uztailaren 12a

Espainiako migratzaileen egoerari buruzko urteko txostenak Nafarroako politika publikoak nabarmendu ditu

Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak azterlanaren aurkezpenean parte hartu du Europako Batzordeak Madrilen duen egoitzan
Isabel Castro Migrazioetarako Estatu idazkariaren hitzaldia, eta lehen 
lerroan, eskuinean, Patricia Ruiz de Irizar Migrazio Politiketako zuzendari 
nagusia.
Isabel Castro Migrazioetarako Estatu idazkariaren hitzaldia, eta lehen lerroan, eskuinean, Patricia Ruiz de Irizar Migrazio Politiketako zuzendari nagusia.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Patricia Ruiz de Irizar Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak Espainiako migratzaileen eta errefuxiatuen egoerari buruzko 2022. urteko txostenaren aurkezpenean parte hartu zuen atzo Madrilen. Txosten hori Europako Batzordeak Espainian duen Ordezkaritzaren egoitzan egin zen, eta bertan izan ziren, halaber, Étienne de Perier, Migrazio Gaietako agregatua Europako Batzordearen Ordezkaritzan; Vladimir Paspuel, Etorkinak Gizarteratzeko Foroaren lehen presidenteordea; eta Isabel Castro Fernández, Migrazioen Estatu idazkaria.

Aurtengo “herritar etorkinen egoera 2022an eta horiek gizarteratzeko proposamenak” izenburuarekin datorren txostena Etorkinak Gizarteratzeko Foroa osatzen duten lau batzordeek elaboratu dute eta bat dator Espainiako Gobernuko pertsona migratzaileak gizarteratzeko jarduera ildoarekin Europar Batasunaren Kontseiluko lehendakaritzaren ustean. Txosten honetan, pertsona migratzaileen hala nola Espainian nazioarteko babesa edo behin-behinekoa eskatu edo jasotzen dutenen egoera ulertzeko funtsezko alderdiak aztertzen dira, baina bereziki aurten agerian jartzen dira erakunde nahiz gobernuetatik ahalik eta politika publiko onenak elaboratzeko proposamenak, gidalerroak eta ideiak eskaintze aldera garatu diren jardunbide egokiak.

Foru Erkidegoaren jardunbide egokiak

Jardunbide egokien esparrua litzateke Nafarroako Foru Erkidegoaren indargune nagusia txostenaren arabera, izan ere, migrazio-politiken aitzindari-taldea bailiran Nafarroan – Euskal Autonomia Erkidegoa eta Valentziako Erkidegoa lagun – pertsona errefuxiatuak gizarteratzeko politika berritzaileak aurkeztu dira “SOMOS” laguntza komunitariorako esperientzia pilotuarekin hala nola Nazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuentzako Goi Komisarioarekin (ACNUR) eta Aita Lasa Fundazioarekin akordio bat adostuz.

Proiektu honek Tuterako bizilagunei ahalbidetu die hiri honetan berrezarritako Siriako pare bat familia errefuxiatu arinago eta modu adeitsuago batean gizarteratzeko ekarpena egitea. Harrera gizartea inplikatzen du familia hauei egunerokotasunean nola moldatu ikasten laguntzeko, ongietorri, babes, elkar aditze nahiz laguntza esparru bat sortu eta bertakoentzat sarritan ezezaguna den errealitate batekiko konprometitutako auzoteria bultzatuz.

Bestalde, txostenean eginiko analisi zehatz batek agerian jartzen du tutoretzapean egon izan diren gazte etorkinen desinstituzionalizazio esperientzia gehiago sortzeko beharra, izan ere, 18 urte betetzean, sarritan babes sistematik atera egiten dira, Espainian helduen modura bizitzeko trantsizio goiztiarra egin beharrean aurkituz, tokiko emantzipaziorako adina 29 urtekoa izan ohi denean. Ildo horri jarraiki, txostenak kulturarteko gizarteratze eraginkorraren esperientziak, hezkuntza trukearenak eta laguntza arlokoak nabarmendu ditu, esaterako Nafarroako Gobernuaren KIDEAK programa zeinekin gure erkidegoan familia babesik gabeko 18 eta 23 urte arteko gazte etorkinak modu integralean artatzen diren. 

KIDEAK proiektua jadanik 2023an nabarmendu zuen Europar Batasunak “EU-Belong: An Intercultural Approach to Migrant Integration in Europe's Regions” proiektuen esparruan, jardunbide egokien eredua izateagatik eta gizarteratzearekin lotutako behar haiek irtenbide jasangarri ezberdinez ebazteko prest dauden beste eskualde-, nazio- eta toki-administrazio batzuetan errepikatuz jarraitzeko moduko adibidea izateagatik. 

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako zuzendari Patricia Ruiz de Irizarrentzat, “administrazioen arteko koordinazio foro hauetan parte hartzea eta esperientziak trukatu ahal izatea garrantzitsua da beste gobernu batzuetatik zer egiten ari diren ezagutzeko eta Espainian nahiz Europan migrazio, asilo eta babes politiken garapen orokorra nolakoa den jakiteko, baita beste errealitate sozial batzuk ezagutzeko ere”. 

“Ondorio nagusia da, lan asko egiteko dagoenaren apaltasunetik,  Nafarroan bide onetik goazela: migrazio esparruan, erabakiak hartzerakoan pertsona migratzaileen partaidetza sustatzen duten migrazio politikak inplementatuz eta garatuz, horietan kulturartekotasun eta genero ikuspegia beti kontuan izanik, harrera paradigmak aldatuz, toki komunitatea inplikatuz eta gizarte kohesioaren harira abangoardiako ildoari jarraituz”, adierazi zuen Ruiz de Irizarrek. 

Azkenik, Migrazioen Estatu Idazkaritzatik nabarmendu zen halaber gaur egun soilik lau autonomia erkidego – horien artean Nafarroa- ari direla harrera, bizikidetza hala nola bizikidetza eta arrazakeriaren aurkako borroka planekin kontatzen. 

Gizarteratzeko foroa

2022ko txostena Etorkinak Gizarteratzeko Foroak prestatu du, Espainiako Gobernuko Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioarekin atxikita dagoen kontsulta, informazio eta aholkularitzarako kide anitzeko organo bat, zeinen bidez Nafarroak eta gainerako autonomia erkidegoek parte hartzen duten Migraziotarako Estatu Idazkaritza  dela medio. 

Lau kapitulu direla medio, batzordetarako lehentasunezko gaiak lantzen ditu. Horietako lehenengoan, herri hauekin lotutako araudi eguneratua eta bere aurrerapen nahiz erronka nagusienak aurkezten dira; bigarrenean, gizarteratze, kulturartekotasun, bizikidetza eta gizarte kohesio politiken eboluzioa eta eraginak aztertzen dira; hirugarrenean, atzerriko nazionalitate edota jatorriko herritarren egoera sozio-laborala lantzen da, urrakortasun egoera dauden taldeei arreta emanez; eta, amaitzeko, laugarren kapituluan, hezkuntza arloko herritar etorkinen egungo mapa marrazten da, gizarte kohesioan aurrera egiteko baliabide bezala prestakuntza etikoa nabarmenduz.

Txostenaren aurkezpenean bere arduradunek nabarmendu zuten urte hau seinalatua izan dela Ukrainaren inbasioagatik eta 2001/55/EE Zuzentarauaren aktibazioagatik; hala nola COVID-19ko pandemiaren larrialdi fasea amaitu ostean bizitza soziala normalizatu ahal izateagatik; horrela arreta instituzional eta publikoa egiturazko erronken ebazpenerantz birbideratzea ahalbidetu da, aurreko bi urteetan barneratu diren ikaskuntzak finkatuz, 629/2022 Errege Dekretuaren ereduari jarraiki, Atzerritarren Araudia aldatzeko bidea emanez.