2025ko urriaren 24a

Esnaola kontseilariak kirolean berdintasun-arloan Nafarroak lortutako aurrerapenak azaldu ditu Liderren Sarearen I. Kongresu Nazionalean

Kirol-arloan emakumeen presentzia, ikusgarritasuna eta lidergoa areagotzeko Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bidez bultzatutako politiken berri eman zuen Nafarroak Zaragozan
Esnaola kontseilaria, Pilar Alegria Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol 
ministroarekin eta Jorge Aguirre NKJFIko zuzendari kudeatzailearekin batera
Esnaola kontseilaria, Pilar Alegria Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol ministroarekin eta Jorge Aguirre NKJFIko zuzendari kudeatzailearekin batera  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria den Rebeca Esnaolak Liderren Sarearen I. Kongresu Nazionalean parte hartu du ostiral honetan. Hain zuzen ere, Espainiako Kirolaren Elkarteak (ADESP) bultzatu du foroa, eta Zaragozan egin da urriaren 24an eta 25ean. Bertan, estatuko kirol-sistemako emakume erreferenteak bildu dira, erakundeetako ordezkariekin eta sektoreko eragileekin batera, berdintasunean, inklusioan eta berrikuntzan oinarritutako lidergo-eredu berriak lortzeko bidean aurrera egiteko. Kontseilariak Jorge Aguirre NKJFIko zuzendari kudeatzailearekin izan da kongresuan; gainera, Pilar Alegria Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol ministroa ere parte-hartu du ekitaldian. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).