2024ko apirilaren 11a

Erregularizatu gabeko ehun bat migratzaile Nafarroako enpresetan trebatzen ari dira, Hezkuntzak finantzatutako istripu eta erantzukizun zibileko aseguruei esker

Neurriak saihestu egiten du Gizarte Segurantzan alta emateko ezintasuna; izan ere, joan den urtarriletik legezko eskakizuna da enpresa-sarean prestakuntza-presentziak garatzeko
Gaur egun 40 ikasle egoera irregularrean daude Hasierako Lanbide Heziketako 
prestakuntza-prozesua enpresetan egiten, eta 45 Enplegurako Lanbide 
Heziketan
camera_alt Gaur egun 40 ikasle egoera irregularrean daude Hasierako Lanbide Heziketako prestakuntza-prozesua enpresetan egiten, eta 45 Enplegurako Lanbide Heziketan  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Erregularizatu gabeko egoeran dauden ehun bat ikasle migratzailek prestakuntza-praktikak egin ditzakete Nafarroako enpresetan, Hezkuntzak osorik finantzatutako istripu- eta erantzukizun zibileko polizei esker. Poliza horiek ikasle horiek egiten ari diren prestakuntza-programetan jasotako prestakuntza-praktiketan edo kanpoko praktika akademikoetan gerta daitekeen edozein gorabehera estaltzen dute, eta saihestu egiten dute erregularizatu gabeko migratzaileei Gizarte Segurantzan alta emateko ezintasuna, bestela ezingo bailirateke profesionalki prestatu, ezta enplegurako inolako lanbide-ziurtagiririk lortu ere.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).