2023ko abenduaren 13a

Eremu Euskaldunean eta Mistoan, Administrazioan euskararen balorazioa arautzen duen merezimenduen dekretu-proiektua aintzat hartzea onartu du Nafarroako Gobernuak 

Testua Nafarroako Kontseilura bidaliko da, irizpena eman dezan; era horretan, hizkuntza modu “proportzionatuan” baloratu ahal izango da, lanpostuaren arreta-mailaren eta “errealitate soziolinguistikoaren” arabera 
videocam Toma en consideración del proyecto de decreto de méritos para el acceso a la Administración Foral de Navarra collections Irudi galeria

Toma en consideración del proyecto de decreto de méritos para el acceso a la Administración Foral de Navarra

Nafarroako Exekutiboak gaurko gobernu-bileran onartu du Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak eskuratu eta betetzerakoan merezimenduen balorazioa arautzen duen Foru Dekretuaren proiektua kontuan hartzea, eta horien artean, euskara jakitea aurkitzen da, postuarekin edukiarekin zerikusia badu. 

Gobernu bilkura honek Nafarroako Kontseilura bidaltzeko izapidea suposatu du, eta hark aztertu egin beharko du aginduzko irizpena emateko xedeetarako. Testuak hizkuntza hau baloratzea ahalbidetzen du enplegu publikoaren deialdietan, lanpostuaren arreta-mailaren eta haren kokapen-eremuaren arabera, bere aplikazioa Eremu Mistora hedatuz, Eremu Ez Euskaldunean eraginik izango ez duen bitartean.

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari Amparo Lopezek esan du Dekretu-proiektuak uztartu egiten dituela arlo honi dagozkion herritarren eskubideekiko errespetua eta Foru Komunitateko “errealitate soziolinguistikoa” hala nola “aukeren berdintasuna”.

Ildo horretatik, Lopezek nabarmendu du testuaren abiapuntua LORAFNA Euskeraren eta ebazpen judizialen Foru Legean xedatua betetzetik datorrela, lanpostuaren eta garatu beharreko funtzioen ezaugarrien arabera balorazio egoki baterako bidea emanez, halaber hizkuntza komunitarioen kasuan (ingelesa, frantsesa eta alemana) alderdi horrek duen garrantzia zainduz, herritarrekiko izaten den arreta- eta harreman-mailari jarraiki, oraindaino lanpostu guztietan baloratu izan baita.

Araua, 55/2009 Foru Arauaren lehen xedapen gehigarriari jarraiki jadanik Eremu Mistoan finkatutako lanpostuetan hala nola Osasunbidearekin atxikitako pertsonalaren erregimen berezia arautzen duen 11/1992 Foru Legean barne hartutako lanpostu sanitariotan dagoen euskeraren ezagutza baloratzeko premisari jarraiki elaboratu da.

Lehiaketa-oposizioa

Lehiaketa-oposizioari dagokionez –zeinen lehiaketa faseko merezimenduen multzoak ezin izango duen hautaketa sistema osoaren puntuazio total maximoaren % 30a gainditu-, Eremu Euskaldunean eginiko euskeraren balorazioa, gainerako merezimenduen baremoari esleitutako puntuazioaren % 11 kontuan hartuta egiten da; aldiz, Eremu Mistoan, portzentajea gehienez % 7koa izan liteke -C1 maila bat egiaztatzen bada- 215/1985 Foru Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarrian ezartzen diren lanpostuetan. Hau da, lehiaketa faseko % 30aren % 7 edo % 11 (2,1 puntu eta 3,3 puntu) suposatuko lukete, hurrenez hurren.

Hornidura prozesuak eta lekualdatzeen lehiaketak

Era berean, hornidura prozesuetan -buruzagitzaren eta kategoria igotzeko merezimenduen eta lekualdatze berezien gaineko lehiaketak- halaber euskeraren balorazioaren ezarpena egin da Eremu Mistoan, baremoko puntuazio totalaren 6,9ko puntuazio maximoarekin -11,5 puntu Eremu Euskaldunean- lanpostuak estaltzeko, betiere, arauan xedatuari jarraiki, “lanpostuarekin lotura izaten dutenean”. Bertan barne hartutako lanpostuak, zeinen arabera Eremu Mistoko euskera baloratuko den, honakoak dira:

  • Kazetaria
  • Prestakuntza eta Enpleguko Erdi Mailako Tituluduna
  • Gizarte Langilea eta Gizarte Hezitzailea
  • Lan Harremanetan Diplomatua
  • Liburutegiko Arduraduna
  • Jarduera Turistikoetako Ofiziala
  • Nafarroako Foru Poliziaren Gorputzeko enpleguak
  • Suhiltzaileen Zerbitzuko lanpostuak
  • Ohianzaingoaren gaineko lanpostuak
  • Administratiboa
  • Areto Burua, Koordinazioko Operadore Ofiziala eta Operadore Laguntzailea
  • Telefonista Ofiziala eta Telefonista
  • Errepide Zaindaria
  • Atezaina

Bestalde, proiektuan hornidura-prozesuetako hizkuntza komunitarioen balorazioa aldatu egin da, izan ere, lanpostuarekin lotura izaten duten OF-ren arabera erabakitzen diren lanpostuetan baloratuko dira, hizkuntza bakoitzeko gehienez 5 puntu lortu ahal izanik. Egungo araudian lanpostu guztietan baloratzen dira.

Bestalde, SNS-O zerbitzuan euskeraren balorazioa termino berdinetan aldatzen da, euskeraren balorazioa barne hartuz Eremu Mistoan, lehiaketa-oposizio bidez eginiko Administrazioko ezarpen prozesuetako hala nola hornidurarako lekualdatze lehiaketetako lanpostu sanitario guztietan.

Bestalde, hizkuntza komunitarioen balorazioa ere aldatu da ezarpen eta hornidura prozesuetan, zein baloratuak izango diren lanpostuarekin lotura izaten duten Foru Aginduaren arabera xedatutako lanpostuetan.

Azkenik, halaber Foru Poliziaren lanpostuen hornidura Araudia aldatu da euskeraren balorazioari dagokionez, lehiaketa zehatzetan, Nukleoari dagozkion termino berdinen arabera, hala nola lehiaketa-oposizio bidez eginiko ezarpen prozesuetan.