Erabilgarri daude Burlatako atletismo pistak non Gobernuak 245.000 euro inbertitu dituen
Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak Burlatako El Soto atletismo pistak bisitatu ditu gaur goizean. Bertan, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren Institutuaren bidez, 347.458 euroko kostua izan duen obran, 244.905 euro inbertitu ditu instalazioak birmoldatzeko. Kontseilariarekin batera, Ana Gongora herriko alkatea, Miguel Pozueta NKI-ko zuzendari kudeatzailea eta Jose Carlos Mañeru eta Florencio Vizcay izan dira Hiru Herri klubaren ordezkari gisa.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).