Descárgate la app
Energia-eraginkortasuna hobetzeko 2024an hasitako obrak amaitu ditu Nafarroako Museoak
2025ko irailaren 15a
Energia-eraginkortasuna hobetzeko 2024an hasitako obrak amaitu ditu Nafarroako Museoak
Museoak obren fase berri bat ere lizitatu du bulegoen eraikinean jarduteko, erakusketa iraunkorraren zatian jada amaituta dagoenaren osagarri
Nafarroako Museoaren fatxada
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Museoak abuztuaren 31n amaitu ditu energia-eraginkortasuna hobetzeko 2024ko abenduan hasitako obrak. Lanak Construcciones Leache SLri esleitu zitzaizkion, eta azken kostua 2.239.517,61 eurokoa izan da, BEZa barne. Finantzaketa osoa Europar Batasunak finantzaturiko Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren funtsen kontura egin da (Next Generation). Funts horiek Nafarroako Foru Komunitateari transferitu zaizkio turismo-erabilerako ondare historikoa mantentzeko eta birgaitzeko proiektu iraunkorretarako.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).