2024ko maiatzaren 10a

Elkartasunaren Europako Kidegoari buruzko esperientziak eta jardunbide egokiak partekatuko dituzte erakundeetako 40 arduradunek baino gehiagok

Maiatzaren 9tik 12ra Iruñean egiten den Elkartasunaren Europako Kidegoko Erakundeen urteroko ekitaldia programaren prestakuntza jardueren parte da
Parte hartzaileak Alfaro kontseilariarekin eta Txema Burgaleta NGIko 
zuzendari kudeatzailearekin
camera_alt Parte hartzaileak Alfaro kontseilariarekin eta Txema Burgaleta NGIko zuzendari kudeatzailearekin  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Hainbat erakundetako 40 bat arduradun Nafarroan izango dira asteburu honetan, Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren mendeko Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin (NGI) lankidetzan, Gazteria eta Haurtzaro Ministerioko Gazteriaren Institutuak (INJUVE) antolatutako Elkartasunerako Europako Kidegoaren urteroko ekitaldian parte hartzeko. Esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko aukera emango dien ekitaldia da, eta Europako boluntariotza-programak barne hartzen duen prestakuntza- eta ebaluazio-zikloari dagokio.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)