2024ko maiatzaren 4a

Elkarlaneko ikerketa proiektu batek kutsatzaileen ura garbitzeko irtenbide berritzaileak eta eraginkorrak bilatzen ditu Nafarroan

Fanlo kontseilariak T3CE ezagutu du, AINek, NUPek eta ADItechek abian jarritako ekimena, zeinak 380.000 eurotik gorako finantzaketa jaso du Nafarroako Gobernuaren eskutik
La consejera Fanlo conoce los proyectos.
camera_alt La consejera Fanlo conoce los proyectos.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak 382.748 eurorekin finantzatutako T3CE proiektuak uraren garbiketarako irtenbide berritzaileak bilatzen ditu. Nafarroako Industria Elkarteak (AIN), Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta ADItech-ek, I+G+Bko Nafarroako Sistemaren (SINAI) eragileen koordinatzaileak, elkarlanean garatu dute proiektu hau, eta uretan sortzen ari diren kutsatzaileak ezabatzeko modu eraginkorragoak aurkitzea du helburu, hala nola sendagaiak, pestizidak eta produktu kimiko industrialak, gaur egun modu erregularrean kontrolatzen ez direnak.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).