2023ko urriaren 23a

ELIKUME proiektuak bizi-estilo osasuntsuak eta aktiboak sustatuko ditu haur eskoletako familia eta ikasleen artean

Osasun Departamentuak finantzatzen du bizitzaren lehen urtetatik osasuna hobetzeko eta aldi berean haurren populazioan gehiegizko pisua eta obesitatea ekiditeko ekimen hau.
Dos menores que participan en el programa
camera_alt Dos menores que participan en el programa  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

ELIKUME proiektua urria honetan jarri da abian, bere helburua izanik jadanik menu osasuntsuekin eta jasangarriekin kontatzen duten Iruñako udal haur eskoletara datozen haurren ohitura dietetikoak eta egoera nutrizionala ezagutzea. 

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak "Ikerketa Proiektuak 2022 Osasunaren Zientzietako Ikerketan” deialdiaren bidez finantzatutako ekimen bat zein lanean ari den eskainitako prestakuntza eta sentsibilizazioa lagungarriak gerta litezkeelakoan haurren gehiegizko pisua hala nola obesitatea murrizteko eta gainera, gure gizartearen osasuna hobetzeko.

Zehazki, ELIKUME proiektuak esku-hartze programa bat garatuko du zeinetan Iruñako udal haur eskoletako 18 eta 36 hilabete arteko ikasleen familiak tartean nahasiko diren  egungo (2023-2024) eta hurrengo (2024-2025) ikasturteetan. Familia parte hartzaileei hasierako ebaluaketa bat egingo zaie eta beste bat programa amaitzean, eta bizi-ohitura osasuntsuen hala nola bizi-estilo aktiboen gaineko proiekturako berariaz diseinatutako online prestakuntzarako sarbidea izango dute, zeinetan halaber sukaldaritza-tailerrak barne hartzen diren, adibidez. Borondatezkoa den inolako kosturik gabeko prestakuntza honek eragin positiboa izan dezake haurrengan haurtzarotik hasita bizi osoan zehar. 

Parte hartzeko interesa duten pertsonak proiektuaren webgunean, www.elikume.com, erregistratu ahal dira zeinetan, gainera, hari buruzko informazio gehiago topa litekeen.  

Ikerketa taldeko kideak dira Nafarroako Pediatria Elkarteko profesionalak, "Iruñako Udal Haur Eskolak" erakunde autonomoa hala nola Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Osasun Zientzien Fakultatea), Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuaren (IdiSNA) eta Navarrabiomed ikerketa biomedikorako ikerketa-zentroaren lankidetza lagun. 

Proiektuaren zuzendaria Antsoaingo Osasun Zentroko pediatra Edurne Ciriza da, eta berarekin elkarlanean ari dira Izaskun Berasategi (Iruñako udal haur eskoletako nutrizionista), Isabel Juaniz (nutrizionista eta proiektuaren ikertzailea) hala nola Maria Medrano (hezitzaile fisiko eta ikertzailea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea) nutrizionistak.

Aurrekariak eta ikerketaren ikuspegia

Ekimen hau, 2016 eta 2019 urte artean Iruñako Udalak garatutako HEMENGOAK proiektutik sortzen da, zeinek lortu zuen Iruñako haur eskoletan menu osasuntsuak ezartzea, kalitatezko produktu jasangarriak, ekologikoak, freskoak, sasoikoak eta hurbileko ekoizleengandik lortuak oinarri gisa hartuta. 

Era berean, Munduko Osasun Erakundeak lehenetsi egiten du adin goiztiarretatik dieta osasuntsuagoak eta bizi-estilo aktiboagoak eta ez hain mugimendu gutxikoak sustatzea, bai familian eta bai eskolan. Hori dela-eta, eskola hauetara bertaratzen diren familien prestakuntzak eskolatik kanpoko elikadura eta bizi-estiloak hoberako aldatzen lagundu lezake, haurren populazioaren osasuna modu globalago batean ere hobetzen lagunduz. 

Edurne Cirizaren esanetan, “familien erabateko inplikazioa aprobetxatzea euren seme-alaben bizitzako etapa honetan nahiz ikastetxearekin izaten duten harreman hurbilean, aukera aparta da familia osoan ohitura osasuntsuak garatzen laguntzeko derrigorrezko ezagutzak eta trebetasunak inplementatzeko orduan, baita eskolatik kanpo ere”. 

Nutrizio prestakuntzako programa hori aurrera eramate aldera, familientzako heziketa  berezi bat garatu da, online plataforma baten bitartez. Eta prestakuntza horrek elikadura osasuntsuaren gaineko gai eta eduki ezberdinak dakartza (adibidez erosketa osasuntsua eta jasangarria eskolako eta etxetako elikaduran, sukaldaritza tailerrak), ariketa fisikoa, eta halaber etxean lantzeko baliabide ezberdinak (bideoak, errezetak, ohiko zalantzak argitzeko blog-eko sarrerak). 

Ikerketa honek antzeko beste hainbat ekimen babestuko ditu eskola-menuak dieta osasuntsu eta jasangarriekin egokitzen jarraitzeko eta elikadura sektoreen aldetik baterako ekintzak sustatzeko eta gure gizartean bizi-estilo osasuntsuak sustatzeko. Frogatzen bada menu hauen ezarpenak eta nutrizio-heziketarako jardueren garapenak balio dutela familien jarrera hobetzeko haurren elikaduran, dieta mediterraneoarekiko atxikimenduan eta gehiegizko pisu eta obesitaterako arriskua murrizterakoan, azterketa oinarri gisa har liteke ohitura osasuntsuen sustapen integralerako plan bat diseinatzeko, horrela haurren eta bere familien osasuna hobetzeko ekarpena eginez.