Eduardo Santosek Justizia zerbitzu publikoak herritarrei hurbiltzeko proiektu pilotua aurkeztu du Zangozan
Eduardo Santos Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria buru izan da gaur goizean Zangozako udaletxean egindako bileran. Bertan, inguruko hamabi alkatek hartu dute parte, Justizia Ministerioak, Bulego Judizial eta Fiskalaren ataletik, datozen egunetan sustatuko duen Udaletako Justizia Bulegoen proiektu pilotuaren berri emateko. Proiektu hori Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin sustatuko da, Zangozako Merindadeko hamalau udalerritan. Udalerri horiek Agoitzeko barruti judizialekoak dira eta Zangozako Bake Epaitegien Elkarteko kide dira.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).