2023ko urtarrilaren 13a

Doneztebeko garbigune berri batek Malerrekako 13 udalerriei emango die zerbitzua otsailaren 6tik aurrera

Instalazioak Nafarroako Gobernuak finantzatzen du 594.000 euro baino gehiagorekin, eta eskualdean bizi diren 5.700 pertsonen eskura jartzen du hondakin arriskutsuak eta kudeaketa zailekoak bereizteko irtenbide bat
La consejera Gómez y el resto de participantes en el acto, en el nuevo 
punto limpio de Santesteban.
camera_alt La consejera Gómez y el resto de participantes en el acto, en el nuevo punto limpio de Santesteban.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Donezteben garbigune berri bat egongo da otsailaren 6tik aurrera Malerrekako 13 herrietan. Instalazioak Nafarroako Gobernuak finantzatzen du 594.512 eurorekin, eta eskualdean bizi diren 5.700 pertsonen eskura jartzen du hondakin arriskutsuak eta kudeketa zailekoak bereizteko irtenbide bat.

Azpiegitura gaur goizean inauguratu omen da Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren partaidetzarekin, zeinek nabarmendu duen eremuan zerbitzu honekin kontatzearen garrantzia, izan ere, “eskualde hau garbigune batekin hornitzea funtsezkoa zen herritarrei hautazko bilketaren ohiko kanaletan bota ezinezko hondakinen kudeaketa zuzena ahalbidetzeko.”

Bestalde, Jon Telletxea Malerrekako Mankomunitateko lehendakaria garbigune berriak ingurumen arloan lortu duen oihartzun positiboaz aritu da, izan ere “hobeto birziklatzen eta markatutako helburuak betetzen lagunduko digu. Malerrekarako eta gainerako herri orotarako ere egun garrantzitsua da, zeren ezinbesteko zerbait da hondakinak behar den moduan tratatu eta ingurumena errespetatzeko.”

Ekitaldian parte hartu dute halaber Jesús María Rodríguez Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak ; eta eskualdea osatzen duten 13 udalerrietako ordezkariek, hala nola Baztango eta Bortzirietako mankomunitateek.

Azpiegitura hau garatzeko inbertsioa 638.045 eurora iritsi da. Lurralde Kohesiorako Departamentuak kudeatzen duen 2017-2019 Toki Inbertsioen Planak (TIP), 344.512 euro jarri omen ditu, eta Hondakinen Funtsak, Landa Ingurumeneko eta Garapeneko Departamentuak kudeatutako 2021-2023 Hainbat urtetarako Fluxu domestikoak 250.000 euro eman ditu. Bestalde, Nafarroako hondakinen Partzuergoak, zeinekin Malerrekako Mankomunitateak inbertsio honetarako ekarpen bat adostuta duen, finantzaketa osatuko luke, beharrezkoa balitz, 77.000 euroko muga maximoarekin, 2023ko ekitaldirako Partzuergoaren aurrekontuan xedatuta dagoen bezala.

Astelehena, osteguna, eta hilabeteko bigarren eta laugarren larunbata

Gunearen funtzionamendu egunak eta orduak astelehenetan, 9:30etatik 13:30etara eta 15:30etatik 18:00etara; ostegunetan, 15:30etatk 19:00etara; eta hilabeteko bigarren eta laugarren larunbatetan, 9:00etatik 14:00etara izango dira.

Oraindaino, Malerrekako Mankomunitateak garbigune mugikor bat eta bi kaseta zituen erabilgarri, eta instalazio berriak hondakinen kudeaketa zuzenarekin lotutako zerbitzu honen beharrak osatuko dizkie eskualdean bizi diren 5.700 pertsona baino gehiagori.

Instalazio berria, 2017-2027 Nafarroako Hondakinen Planean xedatuari jarraiki egin behar diren inbertsioen artean barne hartu da eta konponbide bat jartzen du eskualdeko herritarren % 100aren eskura, etxeetan edota merkataritzako establezimendu txikietan sortzen diren hondakin arriskutsuak eta/edo kudeatzen zailak direnak bereizteko, kasu: obra-hondakina, inausketa, egurra, tamaina handikoak, gailu elektriko eta elektroniko haien hondakinak (GEEHak), txatarra, etab.

Indarrean dagoen araudia eta legedia betetzeaz gainera, garbigune berriak herritarrekiko zerbitzuaren kalitatea hobetzea nahiz askotariko objektu nahiz erreminten berrerabilera, trukea egiteko prestaketa ahalbidetuko du, materialen bizitza erabilgarria luzatzeko eta etxeko hondakinen sorrera murrizteko helbururekin.