2024ko urtarrilaren 22a

Chivite presidenteak egiaztatu du Espainiako Gobernuak eutsi egiten diola azpiegitura estrategikoak finantzatzeko konpromisoari, hala nola, Prestazio Handiko Trena eta N-121-A

Nafarroako Jauregian izandako bileran, AP-68 autobideko 40 kilometroak Foru Erkidegoari transferitzeko bidean aurrera egitea adostu dute
María Chivite, Nafarroako Lehendakaria eta José Antonio Santano, Estatuko 
Garraio Idazkaria Nafarroako Jauregian izandako bileran. Bileran ere parte 
hartu dute Alicia Echeverria, Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak; Oscar 
Chivite, Lurralde Kohesiorako kontseilariak eta Raül Blanco, Renfeko 
presidenteak.
camera_alt María Chivite, Nafarroako Lehendakaria eta José Antonio Santano, Estatuko Garraio Idazkaria Nafarroako Jauregian izandako bileran. Bileran ere parte hartu dute Alicia Echeverria, Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak; Oscar Chivite, Lurralde Kohesiorako kontseilariak eta Raül Blanco, Renfeko presidenteak.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako presidente María Chivite Navascuések eta Garraioetako estatu-idazkari José Antonio Santanok, Iruñea-Zaragoza tren berria aurkeztu ondoren, bilera bat egin dute Nafarroako Jauregian. Bilera horretan, Nafarroako Gobernuak ezagutzera eman du Belateko eta N-121-A errepideko tunelak bikoizteko obren bilakaera, Medinacelli-Tutera autobideko (A-15) korridore osoa amaitzen aurrera egitea, bai eta AP-68 autobidearen kudeaketa ere. Bide horretatik, Foru Erkidegoak laster eskuratuko du Nafarroako tartearen titulartasuna. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).