2023ko irailaren 29a

Chivite Lehendakariak lehen mailako arretarekiko konpromisoa ikusarazi du Ardoiko osasun zentro berriaren aurkezpenean

Zentroak Ardoi urbanizazioko eta Zizur herriko 5.074 bizilagun artatuko ditu Zizur Nagusian
videocam Chivite Lehendakariak Ardoiko osasunetxe berria bisitatu du gaur. collections Irudi galeria

La Presidenta de Navarra, María Chivite Navascués, ha visitado hoy el nuevo centro de salud construido en la urbanización Ardoi, en Zizur Mayor/Zizur Nagusia, en el que ha destacado que adaptar la atención primaria a las actuales necesidades de la población será “una prioridad esta legislatura”.

Nafarroako Lehendakaria María Chivite Navascués Zizur Nagusiko Ardoi urbanizazioan eraikitako osasun-zentro berrian izan da gaur. Bertan nabarmendu duenez, lehen mailako arreta herritarren egungo beharretara egokitzea “lehentasun bakarra” izango da legegintzaldi honetan.

María Chivitek Osasun-zentro berriaren instalazioak ezagutu ditu, eta bisitan harekin batera izan dira, baita ere, Zizur Nagusiko alkatea, Jon Gondan; Osasun kontseilaria, Fernando Dominguez; eta Gobernuaren jarduneko delegatua, Valentin Carrasco, beste agintari batzuen artean.
Gune berri hori izateak zerbitzua hobetuko du Zizur Nagusiko bizilagunentzat. “Irekiera honek arreta berrantolatzeko eta, batez ere, asistentziaren kalitatea hobetzeko balio du, orain espazio handiagoa izango du-eta”, nabarmendu du Chivitek.

Zerbait funtsezkoa da, osasun-sistemaren barruan lehen arretak duen garrantzia medio.  “Lehen-mailako arretak- adierazi du Lehendakariak- pazienteei bizitzako etapa guztietan eta modu orokorrean lagunduko dien arreta-zerbitzua izan behar du. Larrialdietan nahiz lehentasun gutxiagoko arretetan. Lehen arretak osasun ona sustatzeaz gain, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen erreferentzia izan behar du”.

Halaber, Lehendakariak instalazio berri honen onurak azpimarratu ditu, eraikin jasangarria baita. “Estalkiko eguzki-plakak zentroaren behar energetiko osoaren %30 sortzeko gai dira. Jakina, osasun-sistemaren iraunkortasuna hortik ere badator, Nafarroako Gobernuaren gastu energetiko osoaren %55 osasun-eraikinetatik dator-eta”.

Ardoi eta Zizur herriarentzako zentro berria

Ardoiko osasun-zentro berria datorren astean hasiko da lanean, eta Ardoi inguruko eta Zizur herriko biztanleak artatuko ditu; hots, guztira, 5.074 paziente, horietatik 3.749 Familia Medikuntzakoak eta 1.325 Pediatriakoak. Bestalde, Zizur Nagusiko osasun-etxeak arreta ematen jarraituko du orain arte artatzen duen biztanleriari berari.

Instalazioa Zizur Nagusiko (Ardoi) Gazolaz Bideko kalean aurkitzen da, 8. zenbakian, eta 2,6 milioi euroko inbertsioa behar izan du. Laguntza REACT Europako funtsetatik etorri da, “Herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematen dizkieten azpiegituretan inbertsioak bultzatzea” REACT-UE 5 Helburu Espezifikoaren bitartez, Nafarroako 2014-2020 EGEF Programa Operatibokoa, Europar Batasunak COVID-19aren pandemiari emandako erantzunaren zati gisa.

Osasun-zentroak hasiera batean 13 profesionalek osatutako plantilla izango du: 3 Lehen Arretako Medikuntzakoak (bat lanaldi erdian); 2 Pediatriakoak (bat lanaldi erdian); 5 Erizaintzakoak (bi lanaldi erdian eta beste bat prozesu akutuak artatzeko); 2 Administraziokoak; eta Gizarte Langile 1 (lanaldi erdian).

1.207 m2 eraikita

Eraikinaren proiektua ByE Arquitectos arkitektura-estudioko Javier Barcos eta Manuel Enriquez arkitektoek egin dute, eta 1.207 metro karratuko azalera eraikia du, beheko solairuan eta lehen solairuan banatuta.

Beheko solairuan eraikinerako sarrera orokorra eta itxarongelak aurkitzen dira; asistentzia-zatian, medikuntzako bost kontsulta, erizaintzako beste bost, larrialdiak, erauzketak eta kirurgia txikia kokatu dira. Lehen solairuan, berriz, erizaintzako kontsulta bat dago paziente kronikoak artatzeko; halaber, liburutegia eta bilera-gela, Gizarte Langilearen bulegoa, erabilera anitzeko gela, langileen egongela, bulegoak eta aldagelak.

Eguzki-energia fotovoltaikoarekin eraikinaren energia-kontsumoaren %30 estaliko da

Zentroan, eguzki-energia fotovoltaikoa jarri da beste energia-iturri berriztagarri gisa; modu horretan, ingurumena defendatzeko izpirituari ikuspegi globalagoa eman zaio, gastatutakoaren eta lortutako ekoizpenaren arteko oreka ekonomikoa lortze aldera.

Energia fotovoltaikoa ekoizteko sistema instalatu da (autokontsumoaren modalitatean), eraikinaren estalkian; hau da, 72 eguzki-plaka. Kontuan izanik energia-kontsumoa %100 elektrikoa dela, eguzki-instalazio fotovoltaikoak eraikinaren kontsumo energetikoaren %30 inguru estaltzea aurreikusten da.