2026ko ekainaren 24a

Chivite Lehendakariak areagotu egin du elkarrizketa Bruselan automozioaren elektrifikazioaren alde eta Europako industriari eta langileei laguntzeko

EBko Lurralde Kohesio Politiken eta Aurrekontuen Batzordean egindako hitzaldian, Chivitek defendatu du eskualdeek elektrifikazioan duten papera eta ibilgailu txiki eta eskuragarriaren gakoa
Declaraciones de la Presidenta Chivite Irudi galeria

Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak Europar Batasuneko Lurralde Kohesio Politiken eta Aurrekontuen Batzordearen (COTER) bederatzigarren bileran parte hartu du asteazken honetan, eta defendatu du eskualdearen zeregina "ukaezina" dela automobilgintzaren sektoretik elektrifikaziorako trantsizioari dagokionez. "Eskualdeok plan nazionalen eta finantza-tresnen diseinuaren eta betearazpenaren erdigunean egon behar dugu", adierazi du, eta gaineratu du Europako kohesio-politikak "arrisku handieneko eskualdeei" lagundu behar diela, Europako automobilgintzaren trantsizioak inor atzean utz ez dezan.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).