Descárgate la app
Chivite Lehendakariak adierazi duenez, Industriari buruzko Foru Legea bultzada eraldatzaile eta estrategikorako euskarria izango da, eta gizarteak bere diseinuan parte hartzea baloratu du
2024ko irailaren 30a
Chivite Lehendakariak adierazi duenez, Industriari buruzko Foru Legea bultzada eraldatzaile eta estrategikorako euskarria izango da, eta gizarteak bere diseinuan parte hartzea baloratu du
Industriaren Mahaiaren saio berri baten buru izan da, eta etorkizuneko Foru Legearen zirriborroari heltzea izan du helburu
Chivite Lehendakariaren eta Irujo kontseilariaren adierazpenak, Industria Mahaiaren ostean
Irudi galeria
Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak Industriaren Mahaiaren beste saio bat zuzendu du gaur goizean. Mahai hori Foru Gobernuaren eta sektoreko eragile ekonomiko eta sozialen arteko lankidetza-organoa da, eta, bertan, “Komunitatea industria-iraultza berri baten aurrean dago”, nabarmendu du. Izan ere, “aldaketa sakon orok bezala, ausardia, ahalegina eta egungo beharrak begirada estrategikoenarekin eta etorkizuneko plangintzarekin orekatzen jakitea eskatzen du”, gehitu du.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).