Descárgate la app
Chivite Lehendakaria Koreako Errepublikara joango da Nafarroak inbertsioen hartzaile gisa dituen abantailak azaltzera
2025ko irailaren 19a
Chivite Lehendakaria Koreako Errepublikara joango da Nafarroak inbertsioen hartzaile gisa dituen abantailak azaltzera
Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria Seul bisitatuko duen Foru Gobernuaren ordezkaritzaren buru izango da datorren astean, Korean. Mobis automobilgintzako enpresako buruekin bilduko da, Noainen ibilgailu elektrikoen bateriak muntatzeko planta bat sustatzen duen enpresa, eta Hyundai Motor Company Mobisen matrizea den buruekin ere. Koreako industria-sektoreko hainbat ordezkarirekin ere bilduko da, eta Nafarroako industria-ekosistemak inbertsioen hartzaile gisa dituen abantailak azalduko dizkie.
Irailaren 22 eta 23rako aurreikusitako lan-agendan Mikel Irujo Industriako eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko kontseilariak eta Iñigo Arruti Enpresa Sustapen eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak ere parte hartuko dute.
Bidaiaren helburua da Nafarroa balioan jartzea Koreak Europan egin ditzakeen etorkizuneko inbertsioetarako, eta horrez gain, Koreako Errepublikaren industria-politikari eta haren ikerketa-ekosistemari buruzko ezagutza eskuratzea. Agendaren arabera, Lehendakariak Seulgo Hyundai Motor Company zentralera bisita egingo du, eta Espainiak Korean duen enbaxadore Julio Herraizekin bilduko da.
Nafarroa eta Koreako Errepublikaren arteko harremanak
Nafarroak 21 milioi euroko produktuak esportatu zituen 2024an Hego Koreara, eta 49 milioiko inportazioak egin zituen. Esportazio nagusiak industriaren eta nekazaritzako elikagaien sektoreetan aurkitzen dira, eta inportazioak, berriz, industria-produktuetan.
Foru Komunitateak herrialdearekin izan dituen harremanetan mugarri nagusia Noaingo Mobis bateria-plantaren sustapena izan da, izan ere, mende honetan Nafarroan egin den bigarren enpresa-inbertsiorik handiena izan da, 214milioi eurorekin, zeinetatik 12,7 II. Ibilgailu Elektriko eta Konektatuaren PERTEtik (Berreskurapen eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategikoa) datozen. Plantak, zeinen lehen harria 2024ko apirilean jarri zen, 50.000 metro karratu hatzen ditu eta ibilgailu elektrikorako bateria-sistema muntatzeko erabiliko da. Aurreikuspenen arabera, urtean 360.000 bateria sistema ekoitziko ditu Nafarroako Volkswagenen azken belaunaldiko ibilgailu elektrikoen plataformetan, eta inbertsio inportatu bat ere egingo du, lantegia ekoizpen berri horretara egokitzeko.
Hyundai Mobis 40 herrialdetan baino gehiagotan lan egiten duen multinazionala da, eta mundu osoan ditu ikerketa-zentroak, lantegiak eta merkataritza-bulegoak.