2024ko martxoaren 1a

Chivite kontseilariak Belaguara egindako bisitan Nafarroako Gobernuko errepideak kontserbatzeko lana nabarmendu du, herritarren mugikortasun segurua bermatzeko

Aipatzekoa da, Burgi-Izaba-Frantzia NA-137 errepidearen gainean, Lakora mendiaren hegoaldeko eremuan, elur-jauzia gertatu zela asteazken honetan
videocam Visita del consejero Chivite al dispositivo para despejar de nieve la carretera de Belagua collections Irudi galeria

Oscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilua Belaguako portuko eremuan izan da gaur goizean, Burgi-Izaba-Frantzia NA-137 errepidearen gainean, Lakora mendiaren hegoaldean, herenegun gertatutako elur-jauziaren ondoren eremua zein egoeratan aurkitzen den jakiteko. 

Chivitek balioetsi nahi izan du “Nafarroako Gobernuko Kontserbazio taldeak Nafarroako errepideak prestatzen egindako lana, gehienbat egun hauetan izan bizi dugun denboralea bezalako egoeretan, herritarren mugikortasun segurua bermatzeko. Foru Gobernuak Erkidego osoaren gizarte- eta lurralde-kohesioa sustatu nahi luke, eta lan horiek funtsezkoak dira helburu hori lortzeko bidean”.

Bestalde, Nafarroa Erdialde-Iparraldeko Artapen eta Bidezaintza Bulegoko buru Luis Miguel Martin jaunak esan du “baliabide guztiak mobilizatu ditugu galtzadako elurra eta herenegun El Ferialeraino elur-jausiaren ondoren isuritako beste materialak garbitzea lortzeko, asteburu honetan herritarrek elurraz gozatzeko aukera izan dezaten. Bihar La Contiendaraino aurrera egiten saiatuko gara eta gure errepideak ondo zaintzeko lanean jarraituko dugu”.

Gogoan izan behar da asteazken honetan elur-jausi bat jazo zela mendiko aterpetik El Ferial eski-estaziora doan tartean. Nafarroako Gobernuko errepideen kontserbazio taldea ingurua garbitzen ari da, laster trafikoari irekita egoteko.

Bisitan izan dira Herri-Lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusi Pedro Lopez hala nola Kontserbazio Zerbitzuko zuzendari Pablo Gonzalez ere.

Errepideak kontserbatzeko lanak

​​​​​​​Nafarroako Gobernuko Errepideen Kontserbaziorako Zerbitzuko taldeek, errepidea bide-baldintzetan mantentze aldera, elurretarako bi alboko fresatzeko makina, elurra kentzeko bi makina dituzte; horietako batek geometria aldakorreko angelua duen falka du eta beste batek 3,5 metroko xafla, gatz-barreiagailuz estalia, aurrealdeko pala kargatzaile bat eta ziri finkodun traktore bat, giza langileekin kontatzeaz gainera.

Nafarroako baliabide propioez gain, inguru horretan lan egiteko Pirinio Atlantikoetako Kontseilua ere badago, Frantziara segurtasunez igarotzeko protokolo bat ezarrita duena.

Gogoan izan behar da Nafarroako Gobernuak zazpi kontserbazio-zentro dituela Nafarroako bide-sarearen 3.916 kilometroei erantzuteko, emakida erregimenean ustiatutako bideak barne (AP-15, Nafarroako autopista; A-12, Bideko Autobia; eta A-21, Pirinioetako Autobia). Zentro horiek egindako lanen artean daude ohiko kontserbazio eta bidezkotasun jarduerak, kasu, galtzadak eta bazterbideak, arekak eta ertzak garbitzea; balizak eta seinaleak konpontzea eta segurtasun-hesi berria jartzea, baita neguko bideak mantentzeko lanak ere, bai gatza zabaltzeko prebentzio-lanetan, bai elurrak kentzeko lanetan, bai ertzetako sastrakak kentzeko lanetan.