Descárgate la app
Cascanteko osasun zentro berriaren obraren lehen faseak aurrera doaz
2025ko azaroaren 14a
Cascanteko osasun zentro berriaren obraren lehen faseak aurrera doaz
Zentroa 2027rako egongo da martxan, eta Cascante, Murchante, Monteagudo, Barillas, Tulebras eta Ablitaseko 12.300 pertsona baino gehiago artatuko ditu
Dominguez kontseilaria obrara egindako bisitan.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Fernando Dominguez Osasuneko Departamentuko kontseilariak Cascanteko osasun zentro berriko obrak bisitatu ditu aste honetan. Herriko alkate Alberto Añónekin, Tuterako Osasun Barrutiko gerente Ana Campillorekin eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko talde tekniko eta asistentzialarekin batera, indusketa eta hustuketa fasea eginda eta orain zimendatze fasea hasita duten obrek aurrera nola egiten duten ikusi zuten.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).